“Emaiozu onena”, haurrak euskaraz matrikulatzeko kanpaina

Diario de Noticiaseko argazkia

Ostiralean Lizarrako hainbat eragilek babesa adierazi nahi izan zioten euskarazko murgiltze ereduari. Bertan izan ziren Garean Euskaldunon Elkartea, Irriherri elkartea, Lizarrako AEK euskaltegia, Ikastola eta Remontibal ikastetxeak, Mintzakide eta, bertaratzeko aukerarik ez baina babestu ere egiten zuten E.H.E., Pinupe Gaztetxea eta Gure Hizkuntza elkartea. Bertaratuek gogorarazi nahi izan zuten D eredua bakarra dela euskara eta gaztelania modu egokian ikastea ziurtatzen duena.

Otsailaren 31n, datorren ostegunean, Paula Kasaresen hitzaldia eta tailerra izanen dugu. Maria Vicuña Gaztelekuan, 17:30ean. Tailer honen helburua dugu eleaniztasunaren abantailak azaltzea. Bestetik, eskoletan dauden hizkuntza-ereduen gainean izan ahal diren zalantzak argitzea ere du helburu. Otsailaren 6an aldiz, Pirritx, Porrotx eta Marimotots izanen ditugu Lizarrako kiroldegian. Sarrerak 7€tan izanen dira (5€ Gareanen bazkideentzako) eta Ikastolan zein Remontibalen eskuratu ahalko dira datorren asteartetik aurrera. Ekitaldi hau Korrika Kulturalaren abiapuntua izanen dugu ere. Albistea eta argazkia igandeko Diario de Noticiasen argitaratu zuten.

Bestetik, Nafarroako Udaletako Euskara Zerbitzuek prestatutako hiru liburuxka doazkizue hemen, “Jolastuko Gara?” eta “Bakoitzari berea” ume elebidunak dituzten gurasoei zuzenduta daude, “Duzun onena“-k aldiz familiei hizkuntzen tratamenduaren inguruan zenbait gomendio helarazteko xedea du.

Bakoitzari berea liburuxka___________________Duzun onena

Jolastuko gara

About these ads

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau EHE, Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Garean, Irriherri, Mintzakide atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s