Euskal Herriko duatloia, han ospa dadila eta ez Estellan

Ibarran mendi duatloia

(2013ko Mendi duatloiaren hasiera Ibarrako lasterketan)

Euskal Herriko Mendi duatloi zirkuituaren lasterketa bat Lizarran eginen da, hain zuzen ere Euskal Herriko txapelketa deritzona. Kirol ekimen hau urriaren 19an ospatuko da, bertan espero da 200 parte hartzaile inguru izatea eta ETB etortzea. Antolatzaileen ekimenez euskararen aldetik zerbitzu egokia emateko ahalegina egiten ari da (zirkuituak berak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratuta dauka Zerbitzua eta Lana euskaraz mailan). Hori dela eta, laguntza eta babes eske, antolatzaileek (zinegotzi bat tarteko) bertzeren artean Udaleko Kirol, Euskara eta Turismo teknikariengana jo zuten, eta baita haien babesa erdietsi ere. Horrek baina, Udalean ekaitza sorraraziko zuen.

Handik gutxira, Lizarrako Alkateak honen berri izan zuen eta oihuak eta amorrua izan ziren bere erantzuna. Teknikariengana oihuka joan zen goizean, ea nola liteke Euskal Herriko txapelketa bat Lizarran egitea, Euskal Herrian egin zedila. Ez zuela onartuko. Gainera, zer dela eta Udaleko Teknikariak agertzen ziren aurkeztutako dossierrean. Hori aldatzeko exijitu zien, berak ez zuela onartzen Teknikari gisa agertzea, Udalak ez baitu proba hori ez onartuko ezta babestuko ere. Nahi badute era pertsonalean ager daitezela, baina ez teknikari gisa.

Ondotik, Euskara Teknikariari erran zion, Euskara Zerbitzuak izatekotan Alkateak berak sinatzeko zerbait, ez zuela sinatuko; Bilduko zinegotziari eramateko. Aditzera emanez horrela Udalean agintzen zuena Bilduko zinegotzia dela. Teknikariek, baretu nahian, erran zioten kirol eta euskara ikuspegitik oso ekintza interesgarria zela eta nola ez zuten bada horrelako zerbait babestuko, jakina baietz.

Zer ez erran horrelako jarrerei buruz?

About these ads

About lizarbeibar

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s