Estellerriko Irakurle Klubaren 16-17 denboraldiko hondar saioa

Azala

PATXI LARRION IDAZLE ETA HISTORIALARIAREKIN SOLASEAN

Irakurtzen jarraitu

Euskaraz bizi nahi dut, Garean atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

“48 ordu euskaraz” irudikatzen Lizarran: argazkiak eta balorazioak

argazki 1

Astelehen honetan 13 lagun bildu ginen “48 ordu euskaraz” imaginatzen hasteko. Testuinguruan jarri ondoren (Lizarrako taldeak Euskararen EHko Ginkana irabazi, Lutxo Egia, Egia auzo donostiarra, Aguraingo 75 ordu euskaraz, Lasarte-Oriako 40 egun euskaraz…) mahai gainean jarri ziren lau proposamen.

Irakurtzen jarraitu

Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Garean, Mintzakide, Multimedia atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Irakurri, Gozatu eta Oparitu, maiatzeko irabazlea 2 urteko neskatila: Ariane villatuertarra

IGO kanpaina irabazlea

Hona 2017ko Irakurri Gozatu Oparitu kanpainan maiatzean parte hartu dutenen artean irabazlea suertatu den neskatila: Ariane. Bi urte ditu maiatzeko irabazlea, gaztea benetan! eta Lizarrako Ikastolako haur-eskolan ikasle badugu ere, villatuertarra bera. Saria eskuratzeko “Haurren Mundua, hitzak eta irudiak” liburua hartu zuten liburutegitik.

Gogoan izan ekainaren 10era arte probestu ditzakezuela zuen deskontu-txekeak!

Euskaraz bizi nahi dut, Garean atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

24×2 ordu euskaraz: astelehenean bilera Gure Hizkuntzan 20:00etan. Imagina ditzagun “24×2 ordu euskaraz”

48 ordu euskaraz

Gaur astelehena, ekainak 5, hitzordua dugu Gure Hizkuntza elkartean 24×2 ordu euskaraz irudikatzeko. Animatzen? 20:00etan. Orain 2 urte egun ederra eraiki genuen, aurten bikoitza! Hemen 2015eko 24h euskaraz:

Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Literatur solasaldi ederra Patxi Larrionekin: “Feriatzaileak”

fEriatzen

Atzo osteguna literatur solasaldi ederra izan genuen Lizarrako liburutegiko atzeko patioan. Eguraldiak lagundurik “Feriatzaileak” liburuan sakontzeko aukera eskaini ziguten Gareanen Irakurle Klubak eta Patxi Larrion idazleak. 1969ko Nafarroako giroko historikoan istorio frenetikoa kontatzen digu liburuak.

Irakurtzen jarraitu

Euskaraz bizi nahi dut, Garean atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Larunbatean bisita gidatua euskaraz Lizarrako araztegira. Izena eman behar

Kartela

Lizarrako araztegia ezagutzeko aukera paregabea, larunbat honetan bisita gidatua euskaraz. Izena emateko bi aukera, google docs-en edo 948 55 27 11 telefonoan.

Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Lizarrako aurrekontu parte hartzaileak, igandean bozketa: “Euskara merkataritzan” proposamena

Dendak
(Pixabay-tik harturiko irudia)

Datorren igandean 13 proiektu bozkatu ahalko dituzte Lizarraran erroldaturiko 16 urtez goitikoek. Lagun bakoitzak hiru proiekturi eman ahal dio botoa eta babesik handiena lortzen duten proiektuek 25.000 euronako finantziazioa eskuratuko dute. Botoa emateko aukera igande honetan 10.00etatik 20.00etara udaletxeko beheko solairuan. Aurkeztutako egitasmoen artena euskararekin zuzenki loturiko proiektu bat: Euskara merkataritzan.

Irakurtzen jarraitu

Euskaraz bizi nahi dut, Garean atalean publikatua | Iruzkin bat utzi