“Euskaraz bizi nahi dut” herri-lasterketak Lizarran

Kontseiluaren lasterketakKontseiluak bultzatuta irailaren 22an, larunbata honetan, Euskal Herriko hainbat herritan herri-lasterketak ospatuko dira. Hauek bi helburu izanen dituzte: batetik euskaraz bizi nahi dut kanpainaren baitan ekitaldi zabal bat egitea eta bertzetik Kontseiluarentzako dirua biltzea.

Lizarran hiru lasterketa izanen dira eta denak 18:00etan hasiko dira, helmuga Foru enparantza izanik. Zezen plazatik helduak aterako dira (18 urtetik aurreragokoak), Santo Sepulcrotik gazteak (12-17) eta haurrak Koroatze Plazatik. Izen ematea 2€ izanen da haur-gazteentzako (0-17) eta 5€ 18 urtetik goragokoentzat. Horrekin batera “euskaraz bizi nahi dut” kamiseta har daiteke, inskripzioarekin, 7€ haurrentzat eta 10€ helduentzat.

Hasiera gune horietan ekimenak izanen dira lasterketa hasi bitartean giroa berotzeko, eta nola ez, Lizarrako gazte asanbladatik Santo Sepulkron argazki erakusketa eta musika antolatu dugu. Bukaeran txokolatada eta hainbat produkturen zozketa (mp3ak, argazki kamera…) egongo da Foru enparantzan.

Lizarrako Gaztetxeko webgunetik hartutako albistea.

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s