Estellerrian eta Itzarbeibarren euskararen alde lan egiten dugun 8 eragilek Lizarraldeko eta Itzarbeibarreko helduak euskara ikastera gonbidatzen ditugu

Sei eragile elkartuta

Estellerrian eta Itzarbeibarren euskararen alde lan egiten dugun hainbat eragilek Lizarraldeko eta Itzarbeibarreko helduak euskara ikastera gonbidatzen ditugu: EHE, Garean Euskaldunon Elkartea, Irriherri Euskara Elkartea, Lizarrako AEK, Lizarrako Euskara Zerbitzua, Garesko AEK, Garesko Euskara Zerbitzua, Garelako Elkartea eta norbanakoak.

Euskaltegietan matrikulatzera animatu nahi dugu, euskarak dituen onurengatik: gure kultura ezagutu, lan aukerak zabaldu, formazioa handitu, haurren ikas-prozesuan sakonago murgildu, euskaraz bizitzeko ezinbestekoa den pausua, garuna bizirik izateko laguntza, lagun berriak egiteko aukera,… Hau da, zu zeu aberastu!

Euskaldunok euskaraz bizi ahal izateko ingurukoek behintzat euskara ulertzea behar dugu, euskaldunon sarea handituz, lanean, familian, erakundeetan, lagunekin. Horretarako, ezinbestekoa zaigu haurtzaroan euskara ikasteko aukerarik izan ez dutenek euskara ikastea.

Lizarraldean euskara ikasteak, bertakoa den hizkuntza ezagutzeak, milaka urtez hemen izan den komunitatearen bizirautearen parte egiten zaitu. David Crystal-en hitzak gogora ekarriz: Badirudi dauden 6000 hizkuntzetatik 3000 inguru desagertuko direla mende honetan. Gutxi gora-behera bi astean behin hizkuntza bat hiltzea dakar horrek; historia ezagunean inoiz izan den erritmorik biziena. Oraindik ere, jendea ez da horretaz jabetzen, ez behintzat mugimendu ekologistarekin lotutako galtze biologikoaz jabetzen den bezala. Laburbilduz zergatik gizakiek utzi behar diote euren hizkuntzetan hitz egiteari hizkuntza hedatuagoen mesedetan?

Bestelako informazioa (gaztelaniaz): http://www.noticiasdenavarra.com/2012/09/20/vecinos/estella-y-merindad/seis-colectivos-volcados-con-el-euskera-se-unen-y-animan-a-la-matriculacion-de-adultos

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau EHE, Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Garean, Garelako, Irriherri, Mintzakide atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Estellerrian eta Itzarbeibarren euskararen alde lan egiten dugun 8 eragilek Lizarraldeko eta Itzarbeibarreko helduak euskara ikastera gonbidatzen ditugu -ri erantzun bat

  1. lizarbeibar-k dio:

    Udalen helduen euskalduntzerako kanpaina: http://www.modelo-e.com/eu/

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s