Lizarbeibarko Mintzakiden izen emate kanpaina abiatzear dagoela iazkoa gogoratuz…

Lizarbeibarko mintzakide Lizarbeibarko (Lizarraldea eta Itzarbeibar) Mintzakide egitasmoaren izen emate kanpaina abiatzear dagoela, joan den urteko Lizarrako hainbat Mintzakide talderi Kotarro aldizkarian egin elkarrizketa-artikulua gogora ekarri nahi izan dugu.

Urriaren 1etik aurrera, Gares zein Lizarrako euskaltegietan eta Udaletako Euskara Zerbitzuetan izen eman ahalko duzue, animatu!

Aldizkaria ikusi nahi izanez gero sakatu hemen: Kotarro 20. alea.

Nahi bai, baina norekin?

“Gure inguruan ez dago giro egokia euskara erabiltzeko” , “euskaraz hitz egiteko aukera gutxi dauzkat, eta ez galtzeko modu on bat da niretzat”, “euskaldun asko daude inguruan, baina ez dakit euskaldunak diren ala ez; horrela, euskaraz hitz egiteko aukerak handitzen zaizkit” …

Sarrerako hitzok Abelinorenak eta Patxirenak dira, Lizarrako bi mintzakide, haien antzera hogeita hamabost lagunek parte hartzen dute aurten Mintzakide programan. Egitasmo honen helburu nagusi dugu ohiko harremanetan euskara erabiltzeko aukera gutxi dituztenei posibilitate hori ematea; eta, bereziki, euskara ikasten ari direnei.

Patxi eta Goñi mintzakideek maisuki aipatu bezala egitasmo honek bestelako xedeak ere baditu: “euskara normala dela, euskara kalera ateratzea, bizia dagoela erakustea… oso inportantea da beste jendea euskaraz ikustea eta entzutea, ez dela kanpoko gauza bat, besteei arrunta egitea entzutea astean zehar ere”. Honekin lotuta bada bertzelako helbururik ere, antolatzaileen hitzetan, “tokian tokiko euskal komunitatea trinkotzeko tresna garrantzitsua bihur daiteke”.

“Hau ez da eskola bat, lagunarteko bilera da” dio Mirenek. Lagunarteko solasaldi hauetan edozeinek parte har dezake; beharrezko baldintza bakarra euskaraz komunikatzeko gai izatea da eta, jakina, egiteko gogoa. Parte hartzaileen artean euskaraz solasteko gaitasunaren inguruan zalantzak dituenik ere bada, “euskara txarra” duelakoan edo; baina, zer da euskara txarra? Zailtasunekin izanik ere zeozer komunikatzeko gai bazara, euskara txar bakarra ez al da egiten ez dena?

Lagunarteko solasaldietan bi figura ditugu, batetik bidelariak, lehen aipatu ditugun Patxi, Goñi, Abelino, Miren … euskara praktikatu edota hobetu nahi dutenak, eta bertzetik bidelagunak. Azken hauek euskaldun osoak dira eta hizkuntzaren erabileran lagundu ahal dute, horien artean ditugu Mentxu, Mari Jose, Josu edo Aurkene. Hauek, haien ohiko harreman sareetan euskaraz egiteko aukera dute, baina astero ordu bat eskaintzen diete aukera hori ez dutenei. Mintzalagunekin, ekimen atseginean, elkartasuna eta ongi pasatzea uztartzen dute astero.

Reginok kontatzen digunez, “nire garaian lantegia oso gaizki zihoan eta orduan hasi nintzen euskara ikasten, 53 urterekin estreinako aldiz euskaltegira, hiru-lau urtetan gaizki xamar hitz egiten nuen, baina hitz egiten nuen”, eta Jose Antoniok gehitu “nik lankide euskaldun bat daukat, eta harekin beti euskaraz, beti, nahiz eta nitaz barre egin batzutan, aukera guztiak aprobetxatzen ditut euskaraz hitz egiteko”. “Gaizki edo ondo, nola edo hala, baina hitz egiten dugu”, borobildu dio Joseani Reginok apalki; eta Celesek orduan “bai, gutxi edo gehiago baina denok hitz egiten dugu”. Zer ikasi bada hauekin.

Mirenek, Manuelek eta Mari Pazek ezohiko taldea osatzen dute; jaiotzez jatorri ezberdinekoak, hurrenez hurren gasteiztarra, zaragozarra eta tolosarra ditugu. Euskara mintzatzeko nahiak biltzen ditu astero kafetegian ordu batez. Gasteizeko Mireni adibidez, “asko gustatzen zait hitz egitea, euskaltegian azaldu ziguten Mintzakide zer zen eta Mentxurekin kontaktuan jarri nintzen”; Mari Pazen kasuan baina, “Tolosan bizi naiz eta familiako denak oso ongi mintzatzen dira euskaraz, baina semeek niri erdaraz egiten didate”, horregatik “Mintzakiden, Tolosan hasi nintzen eta pena ematen zidan uzteak, hortaz orain hemen eman dut izena”. Manuel berriz orain 15 urte ezkondu zen Segurako emaztearekin ”eta pentsatu nuen, horrela ezin dut segitu! Goierriko bihotzean, Seguran, denak euskaraz eta ni ez! Eta horrela euskara ikasten hasi nintzen”.

Josu Riveroren taldea Lizarrako jatetxe baten txoko zoragarri batean biltzen da ortzegunero. Bertan, orduak ematen dituzte solasean Albertok, Jose Luisek, Jose Antoniok eta Patxik. Jose Luisek lau urte daramatza Mintzakiden, “oso pozik”. Patxirentzat, aldiz, lehen urtea da; Lizarra Ikastolaren lehendabiziko belaunaldiko ikasle izan zen, eta bere bidelagunekin batera buruan ahaztuak zituen hitzak berreskuratzen ditu. Albertoren begiradan astero sortzen diren solasaldietaz gozatzen duela somatzen da.

Bertze Mintzakide talde batean ditugu Giuletta, Anutxi eta Pili. Azken honek kontatzen digunez “duela 30 urte hasi nintzen euskara ikasten, gogoa geneukan garai hartan baina gauza sinpleena esateko ere, hau lotsa!”, dirudienez gauza batzuk ez dira aldatzen, “irakasle batek, Arantxak, esaten zigun: hanka sartzerik gabe ezin da ikasi! Ez dakienak ez dizu ulertuko, eta dakienak zuzenduko dizu; ongi ikasi nuen ikasgai hura, bai horixe”. Anutxik orduan isilunea probestu eta “beti bezala, zu hitz egiten eta gu…”; horrek barre eta broma tartea zabaldu du mintzataldean, Pilik zeinen ongi ikasi zuen hitz egin beharraren ikasgaia.

Giuletta berriz, taldean berria da, “iaz talde txikia ginen, Aurkene eta biok, aurten talde handiagoa gara, bost izatea ona da, dibertigarria”. Eta ezin hori ukatu Piliren beste pasarte bat gogora ekarrita, “batzutan geratzen naiz … nola esaten da, en blanco?”, “zuri?” aipatzen du batek “ez, ez, zuei ez, en blanco”, barreak berriro, “bah! Niri ere pasatzen zait, baina gaztelaniarekin!” botatzen du bertze batek, “bai, baina hori beste kontu bat da, adina” … eta hantxe utzi genituen broma eta barre artean euskaraz solasten.

Ikusten ahal dugunez aurpegi asko ditu proiektu honek, zehazki, Mentxuk dinamizatuta 35 lagunek parte hartu dute aurten bidelagun edo bidelari, 8 mintzataldetan banatuta. Egitasmoaren bertze zutabea dugu talde bultzatzaileena, 6 taldek sustatzen dute Mintzakide: Lizarrako eta Garesko euskara elkarteek, AEK euskaltegiek eta Udalek. Azkenean, askoren gogo eta esfortzuarekin, euskaraz mintzatzeko aukera ematen zaio hainbat euskalduni. Horrela, proiektu honek izpiriturik balu, berau ezin hobeki deskribatu digu Abelinok: “helburua da euskaraz hitz egitea, euskarak elkartzen gaitu”. Euskara maite dugunok, ezinbertzean, geure egin beharko genituzkeen hitzak dira, duten sakontasun eta osotasun guztiarekin.

Sarrerako hitzok Abelinorenak eta Patxirenak dira, Lizarrako bi mintzakide, haien antzera hogeita hamabost lagunek parte hartzen dute aurten Mintzakide programan. Egitasmo honen helburu nagusi dugu ohiko harremanetan euskara erabiltzeko aukera gutxi dituztenei posibilitate hori ematea; eta, bereziki, euskara ikasten ari direnei.

Patxi eta Goñi mintzakideek maisuki aipatu bezala egitasmo honek bestelako xedeak ere baditu: “euskara normala dela, euskara kalera ateratzea, bizia dagoela erakustea… oso inportantea da beste jendea euskaraz ikustea eta entzutea, ez dela kanpoko gauza bat, besteei arrunta egitea entzutea astean zehar ere”. Honekin lotuta bada bertzelako helbururik ere, antolatzaileen hitzetan, “tokian tokiko euskal komunitatea trinkotzeko tresna garrantzitsua bihur daiteke”.

“Hau ez da eskola bat, lagunarteko bilera da”, dio Mirenek. Lagunarteko solasaldi hauetan edozeinek parte har dezake; beharrezko baldintza bakarra euskaraz komunikatzeko gai izatea da eta, jakina, egiteko gogoa. Parte hartzaileen artean euskaraz solasteko gaitasunaren inguruan zalantzak dituenik ere bada, “euskara txarra” duelakoan edo; baina, zer da euskara txarra? Zailtasunekin izanik ere zeozer komunikatzeko gai bazara, euskara txar bakarra ez al da egiten ez dena?

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Mintzakide atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s