Ostiralean eguerdiko 11:30ean doako euskarazko bisita gidatua Karlismoaren Museora

Datorren ostiralean, urriaren 12an, eguerdiko 11:30ean Karlismoaren Museoak doako euskarazko bisita gidatua eskainiko du erakusketa iraunkorrera.

Erakusketan 170 pieza inguru ikus daitezke, hainbat motatakoak: argazkiak, agiriak, artelanak eta objektu pertsonalak. Haietako batzuk Karlismoaren Museoaren bildumakoak dira, haren jabetzakoak edo Alderdi Karlistak gordailuan utziak, baina gehienak beste erakunde batzuenak dira (Espainiakoak nahiz atzerrikoak), erakusketa honetarako espres laga dituztenak. Guztien artean, honako hauek nabarmentzen dira: gauza bitxia delako, Varesen 1909an izan zen Karlos VII.aren hileta erakusten duen film zati bat; balio artistiko handia dutelako, Karlos Maria Isidroren, eta haren emaztearen eta seme-alaben erretratuak, miniaturan eginak; eta balio dokumentala dutelako, karlisten familiako hainbat kideren arteko gutun pribatuak.

Karlismoa mugimendu historiko jori eta askotarikoa da, alderdi politikoak zein dinastikoak bere baitan hartzen dituena. Karlos Maria Isidroren jarraitzaileak haren iloba Isabelen aldekoak zirenekin etsaitzeko arrazoia oinordetza izan bazen ere, motibo hori ez da nahikoa karlismoaren sorrera eta garapena azaltzeko. Dena dela, dinastia eta bata bestearen ondoren etorri ziren erregegaiak karlismoaren funtsezko osagaiak izan ziren hasiera-hasieratik.

Erakusketa honetan, 1833tik 1936ra bitarte izan ziren erregegai karlisten datu biografikoak ematen dira, etenik gabeko lerro dinastikoari jarraituz, non lehena Karlos V.a baita, eta Alfontso Karlos azkena. Haiei buruzko datu zehatzak ageri dira, nahitaez laburturik: jaiotza, prestakuntza, zaletasunak, ezkontza eta seme-alabak, atzerriratzea, eritasuna eta heriotza.

Informazio gehiago nahi baduzu jo museoko webgunera.

Karlismoaren Museoaren ordutegia honakoa da (jaiegunetako ordutegia igandetakoa bezala):

al. as. az. og. or. lr. ig.
itxita 10:00
14:00
10:00
14:00
10:00
14:00
10:00
14:00
10:00
14:00
11:00
14:00
itxita 16:00
19:00
16:00
19:00
16:00
19:00
16:00
19:00
16:00
19:00
itxita
Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s