Lizarran da “Buah txabal!” antzezlan arrakastatsua

Datorren ostegunean, urriak 18, arratsaldeko 19:30etan, Maria de Vicuña Gazteriaren etxean, arrakasta handia lortzen ari den antzezlan bat ikusteko aukera izanen dugu:  Buah txabal!”. Arrasate Euskaldundu Dezagun kultur elkartearen eskariz, Unai Iturriaga bertsolariak idatzitako bakarrizketa, Jon Zubiaga aktoreak  taularatuko du.

Dibertigarria izan arren, “Buah txabal!” ez da denbora-pasa hutserako sortutako ikuskizuna. Hori baino, lan tresna bikaina da euskara, hizkuntz ohitura eta jarrerei buruz pentsarazi egin nahi duena. Publiko gazteari bereziki zuzenduta badago ere, euskaldun ororentzat interesgarria izan daiteke, adin guztietan gerta baitaitezke  obran agertzen diren egoerak.

“Garikoitz Kortabitarte “Beti”, 20 urte bueltako gazte bat da. Goitizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan, herrira atera da parrandara eta tragedia bat gertatu zaio: mugikorra galdu du. Zergatik da, ordea, mugikorra galtzea halako tragedia? Garikoitzek horren zergatia kontatzen digun bitartean, gazte horrek euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia estremo baten lekuko eginen gaitu.”

Antolatzailea: Garean euskaldunon elkartea. Laguntzailea: Lizarrako udaleko euskara batzordea. Sarrera doan!

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Garean atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s