Errobi eta Beinat Etxepare AEK euskaltegietako ikasturte hasiera: sortutako klaseak eta matrikulazio datuak

2012ko ikasturteari hasiera eman zaion honetan Lizarrako eta Garesko euskaltegien matrikulazio-kanpainaren emaitza ekarri dugu hona. Euskal Herri mailako datuak hasiera batean kezkagarriak baziren ere, ematen du azkenean emaitzak xamurtu egin direla eta beherakada ez dela hain nabaria izan. Honi loturik, jakin nahi izan dugu gure eskualdean egoera zein den.

Bertan, kezkatzeko datuak badaude ere, zer ospatu ere bada: Izarbeibarren 15 talde eta 130 ikasle ditugu, iaz garai honetan baino bi talde eta 10 ikasle inguru gehiago, Lizarraldean berriz 9 talde (+ autoikaskuntza) eta 99 ikasle, iaz garai honetan genuen ikasle kopuru antzekoa baina talde bat gehiagorekin; zorionak beraz bi euskaltegiei emaitza pozgarri hauengatik. Dena den, esan badaiteke ere ikasle kopuruan eta taldeetan gora egin dela, talde bakoitzak duen ordu kopuruan ez da gauza bera gertatu, egungo jendartearen isla ote?

Oraindik garaiz zabiltzate euskaltegian izena emateko edota jendea euskaltegira animatzeko, martxan jarri diren klaseak, ordutegiak, ikasgela-lekuak eta haien ezagutza-mailak ondoko estekatan dituzue:

Errobi euskaltegiko ordutegiak (Izarbeibar eta Mañeruibar).
Beinat Etxepare euskaltegiko ordutegiak (Lizarraldea).

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaltegiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s