“DOLPO: biziaren muturrean” dokumentala

Lizarbeibar dolpo diaporama

Joxe Ramon Agirre “Marron” Himalayako lurrak eta gailurrak aspalditik ezagunak ditu. 1987an lehengo aldiz hara joan zenetik, askotan itzuli da munduko zonalde horretara. Espedizioetan hartutako irudiekin, ikus-entzuneko bat baino gehiago eginak zituen, betiere kirolaren ikuspegitik. Baina Ataungo mendizaleak bestelako bizipenak ere bazituen barneratuak eta Himalayako, zehazki, Dolpo-ko jendearen kultura eta bizimodua azaltzeko beharra sentitzen zuen. Horregatik egin zuen “Dolpo: biziaren muturrean” dokumentala.

“DOLPO: biziaren muturrean”
NOIZ: azaroak 15, osteguna, 19:30ean
NON: Lizarran, Maria de Vicuña Gazteriaren Etxean

Dolpo, Nepal ipar-mendebaldean dago, Himalayaren bihotzean. Joxe Ramonek argitzen duenez, “Dolpo, aparteko mundu bat da. Nepalen administraziopean dago baina, kulturari eta geografiari dagokienez, Tibeten zati banaezina da. Nepaleko gobernuak itxita izan du urteetan eta 1990era arte, mendebaldeko jendeak sarrera debekatua zuen; gaur egun ere gutxi dira Dolpon barneratzen direnak”.
Mundu apartatu eta erakargarri honetan jende gutxi bizi da, bost mila lagun inguru. “Haien etxeetan sartu ginen; zer sentitzen duten, zerk kezkatzen dituen, zer bizi duten, zer ikusten duten ezagutu eta ezagutarazi nahi nuen”, azaldu du Marronek.

Dolpoko ezaugarri físiko eta geograkikoak – jendea bizi den munduko lautadarik altuenetako bat da– muturreko baldintzetan bizitzera darama: “Han ez dago biderik, ez telefonorik, ez telebisiorik, ezta argindarrik ere. Ez dago ospitalerik ezta medikurik ere“. Thilee izeneko haurra da dokumentaleko protagonista, eta berari esker erakutsiko digu Joxe Ramon Agirrek hango jendearen egunerokoa.
Bertara bidaiatu direnen esanetan, “Dolpoko biztanleek eta paisajeak bisitariarengan arrastoa uzten dute”. Guk, datorren ostegunean, azaroak 15, Maria Vicuñarenean, 19:30etan Joxe Ramon Agirreren eskutik errealitate horretara hurbiltzeko aukera izanen dugu.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Garean atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s