Lizarrako Mendi taldearen partez: Sormendi Jarduerak

Mendizaleen argazkia. Lizarra

Lizarrako Mendizale Elkartea, euskara eta mendizaletasuna batzeko asmoarekin, Sormendiren jarduera proposamena antolatu du. Sormendiren baitan hilean behin ateraldi bat izanen da inguruko mendietara larunbat edo igande goizetan. Txango hauetaz gain, urtean behin asteburu osoko ateraldia egin nahi da.

Jarduera honek bi helburu ditu. Batetik seme-alabek ekintza desberdinekin gozatzea (mendirako oinezko txangoak, baita txirrindulazkoak ere, eskalada, kayaken ibili, kobazuloak ezagutu… ) eta bestetik haurrek euren artean euskaraz aritzea. Hortaz, Sormendin parte hartzeko haurrek euskaraz jakin beharko lukete, guraso edota laguntzaileek aldiz ez dute beharrezkoa euskaraz jakitea. Ateraldiak doan izanen dira orokorrean, bidaia, material alokairua zein lekuetan sartzeko sarrerak salbu. Informazio gehiago eskuratzeko, irakurtzen jarraitu:

Sormendiren antolaketa Mendizale Elkartearen kargu legoke, honen esperientziak eta zonaldearen ezagutzak jarduera erraztuko duelakoan gaude; eta ekintzen berri Mendizale Zentruaren bitartez eginen da. Oro har, Lizarrako leku jakin batetik aterako da eta bertatik kotxez joanen martxen abiapunturaino. Bestetik, ateraldiak goizean izanen diren arren, nahiko lukeenarentzako bazkaltzeko lekua topatzen saiatuko da.


Aurreikusitako txangoak

Urtarrilak 12, larunbatarekin. Txangoa Ubagoaren (oinez)
Otsailak 17, igandearekin. Ibernalo-La Dormida-Inta (oinez)
Martxoak 17, larunbatarekin. Urbasako Lubierri haitzuloetara (oinez)
Apirilak 13, larunbatarekin. Zuñiga-Antoñana Bide-Berdea (txirrindulaz)
Maiatzak 5, igandearekin. San Fausto + Pizza (eskalada + haitzuloak)
Maiatzak 18-19, larunbata eta igandearekin. Ulibarri (asteburuko irteera)

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s