Webguneko kopuruak: aurten jasotako bisitak

Kaixo lagunok, urtea bukatu berri dela probestuz webgune honek jasotako bisiten berri ematea pentsatu dugu. Horrela, irailaren 21ean martxan jarri zenetik 3.885 bisita izan dira guztira; abenduan adibidez, 1.184 bisita eta 485 bisitari izan ziren.

Guztira 58 albiste argitaratu dira eta hauen artean bisitatuenak argazki galeriak izan dira: Euskaraz bizi nahi dut lasterketak Lizarran (131 bisita), Mañeruko euskararen eguna (79 bisita), Lizarrako bertso afaria (63 bisita) eta honen bideoak (54 bisita). Bestetik, arrakastatsua izan dugu ere euskaltegien matrikulazio datuen inguruko albistea 63 bisitarekin. Dena den, bisitari gehienak albistegiak jaso ditu, askotan ez delako beharrezkoa albistean klikatzea informazioa irakurri ahal izateko, 2.367 bisita; bigarren bisitatuena aldiz, agenda izan dugu 199 bisitarekin.

Bisiten jatorriaren inguruan, gehientsuenak facebook-etik iritsi dira (466 bisita) baina baita google-etik (377 bisita), e-postetatik (170 bisita) eta twitter-etik (68 bisita). Beste webguneetatik etorritakoen artean, aktiboena Garesko Auzalan webgunea izan da (66 bisita), honen ondotik liburutegiak (37 bisita) eta Tortotxikiren webgunea (12 bisita) izan dira. Bisiten jatorriaren arabera, Estatu Espainolekoak dira gehientsuenak baina badira leku exotikoagoetatik iritsi direnak: AEB-etatik 35 bisita, Alemaniatik 24, Australiatik 8, Maltatik 7 … eta horrela 11 herrialde osatu arte.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Webguneko kopuruak: aurten jasotako bisitak -ri erantzun bat

  1. Regino Etxabe-k dio:

    Zorionak!

    Regino Etxabe [iPad]

    El 02/01/2013, a las 12:36, “WordPress.com” escribió:

    > >

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s