Otsailaren 2an, 2013ko Nafarroako Bertso Txapelketaren hasiera Lizarran

Nafarroako Bertso Txapelketaren irudia 2013

Nafarroako 2013ko Bertso Txapelketaren aurkezpen ofiziala datorren asteartean eginen bada ere, aurrerapen txiki bat eskaintzen dizuegu albiste honekin. Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2013 otsailaren 2an hasiko da, Lizarran, eta martxoaren 23an amaituko Iruñean eginen den finalarekin. Osotara bederatzi saio izanen dira, bost azken-laurden (Lizarrakoa tarteko), hiru finalaurreko eta Iruñeko finala. Lizarrako saioaren antolatzailea Nafarroako Bertsozale Elkartea da eta laguntzaileak Lizarrako Udal eta Bertso Eskolak. Txapelketaren inguruko informazio osoa eta eguneratua Nafarroako Txapelketako webgunean izanen da asteartetik aurrera.

Sei bertsolari arituko dira gure herrian: Xabier Silveira, Josu Sanjurjo (Lesaka, 1993), Saioa Alkaiza, Eneko Fernandez, Xabier Maia eta Erika Lagoma; aurkezle lanetan berriz, Alaitz Rekondo. Bertsolarien artean dugu, 2011ko Bertso Txapelketa txapeldunordea, Xabier Silveira eta berarekin batera, beste 3 lesakar, Elizondoko bat (Xabi Maia) eta antsoaindar bat ditugu (Saioa Alkaiza).

Noiz/Non: otsailaren 2an, 17:30ean. Lizarran, Maria Vicuña Gaztelekuan.
Sarrerak: datorren astelehenetik aurrera (urtarrilaren 28a) Ino liburudendan eta euskaltegian. Horrez gain, interneten bitartez ere eros daitezke. Aforoa mugatua da, 120 sarrera izanen dira (40 Lizarran bertan saltzeko, 80 interneten bitartez), hortaz jendeak adi egon behar du sarrerarik gabe ez gelditzeko. Saldu gabeko sarrerarik balego, egun berean erosten ahalko dira, arratsaldeko lauretan zabalduko da takila.
Prezioa: 5€ ohikoa, 3€ Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat
Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s