Ekologia naturan eta hizkuntzetan

Dodoa museoan

Gaurko egunean, europapress albiste agentzian, La extinción de las especies no es tan grave como se temía izenburua zuen artikulua argitaratu dute. Bertan honako baieztapena egiten da: “Las preocupaciones de que muchos animales se están extinguiendo antes de que los científicos tengan tiempo para identificarlos son muy exageradas”.

Esaldi hori bere horretan hartuko bagenu, zalantza izanen genuke larritasuna nondik datorren. Hau da, zein da kezka, espezieak desagertzea? Ala, espezieak desagertzea ikertuak izan gabe? Espeziearen ikerketak animalia edo landare horri emanen lioke nolabaiteko iraunkortasuna, hori bai, gizateriaren oroimen kolektiboaren baitan. Hau da, gure planetako bizitza gizakion meneko, gizakion atseginerako sortutakoa dela ematen du. Erabat ahaztuta hortaz, bizitzak berak bizirauteko ezinbestekoa duen ezaugarria duen bizi-aniztasuna. Bizi aniztasuna txosten aniztasunarekin nahasten ari al gara? Espezie baten bizirautea, txosten batean bada ere, geure bururako lasaigarri? eta Zoo batean? Edozein egoeran gaudela ere, arazo bati aurre egin behar zaionean, aniztasunak ematen digu horri aurre egiteko bide ezberdinak izatea eta beraz, arazoa gainditzeko aukera gehiago.

Honek guztiak gogora ekarri dit Ekologiak, Ekosistemak, Hizkuntza-ekologiak eta Arnasgunearen ideiak duten harreman estua. Eta aldi berean, Miguel de Unamunok 1901eko Bilboko Lore Jokoetan adierazitakoa: “¿Y el vascuence? ¡Hermoso monumento de estudio! ¡Venerable reliquia! ¡Noble ejecutoria! Enterrémosle santamente, con dignos funerales, embalsamado en ciencia; leguemos a los estudios tan interesante reliquia“. Euskara, Dodoa bezala, museoan gordeta, hiztegietan jasoa beraz, jakintsuen eta ikerlarien gozamenerako; hala izanik, lasai behar, betiereko ondare izanen baitugu. Euskaldunak mendeak gabiltza desagertzekotan gaudela, hala erran izan dute euskaltzale jantzi anitzek … eta zer erranik ez hain euskaltzaleak ez direnak ere.

Errealitatea baina zenbaitetan setatia da eta argi dago bizi garela, batzuetan zailago besteetan erosoago, baina bizi gara. Asko gara euskaraz bizi nahi dugunok. Badira batzuk baina, larregi zaizkiela Lizarran euskaldunok ditugun apurrak. Honen adibide azken egunotan, hainbat kale-seinaletan euskara desagerrarazi izana.

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s