Lizarrako bertso saioko bertsolariak, saioaren nondik norakoak

Bertsolarien argazkia

Datorren larunbateko saioan arituko diren bertsolariak ditugu albistea laguntzen duen argazkian. Ezkerretik hasita Josu Sanjurjo (Lesaka, 1993), Xabier Silveira (Lesaka, 1975), Saioa Alkaiza (Antsoain, 1991), Eneko Fernandez (Lesaka, 1977), Erika Lagoma (Lesaka, 1981) eta Xabier Maia (Elizondo, 1981). Josuk, Silveirak, Alkaizak eta Lagomak jada hainbatetan parte hartu dute Nafarroako Bertso Txapelketan; Silveirak kasu, 6 aldiz irabazi du Nafarroako txapelketa (azkena 2009an). Alkaiza ere, Eskolarteko Txapelketa bitan irabazia da. Berria egunkarian agertu bezala, faboritoetako bat Lizarrako saioan izanen dugu: “Xabier Silveirak sei txapel irabaziak ditu, adibidez, eta estu hartu zuen Soto orain bi urte Labrit pilotalekuan jokatutako finalean”.

Saioaren nondik norakoetan berriz, eginen diren lanak honakoak dira: (1)Zortziko handian binaka gaia emanda 3na bertso, (2)Zortziko txikian binaka ofizioka 3na bertso, (3) Hamarreko txikian binaka ofizioka 3na bertso, (4)Kartzelako lana: zortziko txikian bi punturi erantzun eta (5) Kartzelako lana: gaia emanda bakarka bi bertso. Bestetik, Txapelketan guztira 5 azken-laurden izanen dira, Lizarrakoa tarteko. Bost saio hauetako irabazleak Finalaurrekoetara sailkatuko dira eta baita ere denen arteko 12 puntuaziorik onenak, 17 lagun osotara. Hauei batuko zaizkie aurreko txapelketako irabazlea, Julio Soto. Hiru Finalaurrekoetan sailkatutakoek, azkenik, martxoaren 23ko final handia jokatuko dute Iruñeako Anaitasunan. Informazio gehiago nahi izanez gero jo Nafarroako Bertso txapelketaren webgunera.

Gogoratu Lizarrako saiorako sarrerak Ino liburudendan eta Lizarrako AEK euskaltegian jada salgai dituzuela eta, saio guztietarako sarrerak (finala barne), bertsosarrerak.eu webgunean. Saioa 17:30ean hasiko da Maria Vicuña Gaztelekuan eta saldu-gabeko sarrerarik balego 16:00etatik aurrera salgai jarriko lirateke bertan. Bestetik, egun osoko plana egin nahiko luketenentzat, aipatu egun berean herri-inauteriak izanen ditugula Lizarran, mozorroa jantzita agertuko al zaizkigu bertsolariak?

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s