Pirritx, Porrotx eta Marimotots Lizarran

Gaurkoan, eta Emaiozu Onena kanpainaren baitan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots izan ditugu Lizarrako kiroldegian. Giroa goiz hasi da epeltzen; berez, goiztiarrenak 17:00ak eman gabe hasi dira gerturatzen eta lehen lerroak betetzen. Kalean eguraldia kaxkartzen zihoan heinean aurreneko jende ilarak sortu dira eta euria, haizea eta hotza kalean, pailazoak ikusteko irrikaz eta eguraldi txarra atzean uzteko beharrarekin ziztu bizian sartu dituzte haurrek gurasoak. Haurren ileordeko koloretsuak, aurpegi margotuak eta begietako distira bereziarekin barneratu dira aretoan eta eserlekuen bila zeudela pazientzia gutxi izan dute jendea agurtzera geratzen ziren gurasoekin. Lehen lerroan jartzeko presaz, itxarotearen itxaroaz, azkenean denok espero genuen momentua iritsi da eta pailazoak taula gainera atera dira.

Aurten, aurreko urteetako tenorean, 700 sarreratik goitti saldu dira ikuskizunerako. Haurren ezin itxaroa dela medio ikuskizuna lasterka hasi bada, bukatu, Korrika bukatu da. Gareaneko kideak, ikuslegoko hainbat lagun eta euskaltegiko beste hainbeste ikasle Korrika iragartzen zuen pankartarekin igo dira eskenatokira. Bertan ederki dantzatu dira Maite Zaitut abestiarekin eta pailazoak markatutako erritmo biziarekin! Horretaz gainera, sarreran, eskas geratu diren 100 Korrika Kultural egitarau banatu dira.

Bihartik aurrera, kalitate handiagoko argazki galeria; dena den, argazki batzuk eta beste bideo bat ikusteko, jarraitu irakurtzen.

Korrika abestia Gareankide, euskaltegiko ikasle eta hainbat ikuslerekin oholtzan

Maite Zaitut keinuen hizkuntzan

Klikatu argazkietan handiago ikusteko

EmanaldiaPailazoak I

AtzetikPailazoak II

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Argazkiak, Bideoak, Euskaltegiak, Garean, Multimedia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s