Sortzen-Ikasbatuaz Villatuertan, bilera deialdia

logoa

Sortzen-Ikasbatuaz-en bitartez ondoko deialdia jaso dugu aste honetan; azpian duguna deialdiaren ale laburra dugu. Apirilaren 21ean hainbat helburu dituen jaia ospatuko da Villatuertan bertan. Helburuetako bat kontzientziazioa eta salaketa izanen dugu, jakina denez Nafarroa euskararen araberako hainbat hizkuntza eremutan banatuta dago eta horrek nafarroi eskubide ezberdinak ematen dizkigu gure bizilekuaren arabera. Zentzu horretan, Villatuerta nolabait eredugarri dugu, haren mendebaldean dagoen Lizarran, iparraldean dagoen Arandigoienen eta ekialdean dagoen Lorkan euskaraz ikasteko eskubidea badute, erdian dagoen Villatuertak aldiz, ez.

Bidalitako eskutitza bere osotasunean irakurtzeko klikatu hemen.

Sortzen-Ikasbatuaz-ek, Villatuertako jendearekin eta inguruko elkarteen laguntzarekin, Villatuertan festa bat prestatuko dugu datorren apirilaren 21ean. Euskararen legearen desagertzea eta herri bakoitzeko hizkuntza ereduaren aukera askatasuna aldarrikatzea izango da jaiaren helburua. Jai honetan laguntzeko prest bazaude, datorren otsailaren 18an, 19:00etan Villatuertako polikiroldegian egingo dugun bilerara etorri zaitezke.

ANIMATU eta ETORRI, zure laguntza behar dugu!

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s