“Zatiketak Bidertuz”, Luul-en lehen ipuin interaktiboa

Luul

Gaurkoan LUUL proiektuaz arituko gara. Egitasmo hau Euskal Herriko hiru familiak sorturiko argitaletxe digitala dugu, haietako bat Lizarrakoa. Argitaletxearen ezaugarri nagusienetako bat hizkuntza gutxituekiko konpromisoa eta kezka dira. Hori izan da honen lehen aplikazioa, beste hizkuntzatan baino lehen, euskaraz ateratzeko arrazoia. Jarraitu irakurtzen Luulen bi kidek eginiko elkarrizketa irakurtzeko eta Zatiketak Biderkatuz ipuinaren aurkezpen bideoa ikusteko.

Eta, zergatik digitala?

Gaur egun bizi garen gizartean gero eta tresna berriak ditugu: tabletak, ipad-ak, iphone-ak… Eta gustatu ala ez, gure haurrak bertan ibiltzen dira; batean ez bada, bestean. Horri gehitu beharko genioke, mundu horretan EUSKARAZ aritzeko duden aukerak oso urriak direla. Guri, gure seme-alabak euskaraz aritzea gustatuko litzaiguke, eta gainera, euskarak teknologia berrien mundu horretan eremuak irabazi behar dituela iruditzen zaigu. Orduan, zergatik ez horri eutsi?

Egia da prozesua bitxia izan zela, izan ere, gure hasierako helburua ipuina paperean ateratzea izan zen. Egoera horretan, euskaraz oraindik asko landu gabeko eremua bazegoela ikusi genuen; zergatik ez, orduan, interaktibo egin?

Zer da zabaldu nahi duzuena? Zeintzuk dira zuen kezkak?

LUULen kezka nagusia gizarte eredua da; gizarte eredua bere ikuspegi zabalenean kontutan hartuta. Eta oraingoan, gure lehen lan honetan, familia eredu ezberdinak ditugu mintzagai; banaketa baten ondorioz sortzen diren familia eredu ezberdinak, alegia. Gizartean gero eta familia mota ezberdin gehiago ikusten da: kalean, ikastolan,… Eta guri gure seme-alabek hori naturaltasunez ikustea eta bizitzea gustatuko litzaiguke.

LUULeko 3 kide irakasleak gara, eta gure ikasleekin hitz eginez familiatan ematen den dispertsioa ez zaigu arrotz egiten: ama telebista ikusten ari den bitartean, semea bere gelan ordenagailuarekin ari da, alaba ipad-arekin… bakoitza bere munduan. Eta ondorioz, familia askotan teknologia berriekiko zalantzak sortu dira.

Zergatik ez egoera hori irauli? Zergatik ez teknologia horiek eskaintzen duten zerbait (ipuina) familia komunikazioa sendotzeko tresna bihurtu?

Ipuin honek aukera mordoa eskaintzen du; jolasteaz gain, ipuina entzutearekin batera, posible da ipuineko hainbat irudi/egoerek haurrengan galderak eta zalantzak sortzea. Horrek familian korapilatsuak gerta daitezkeen hainbat gaien inguruan hitz egiteko oinarria ezarriko du, gozatuz eta jolastuz.

Baina, familiatan bakarrik?

Hasiera batean gure buruetan familiak bazeuden ere, badakigu familiaren gaia eskolan ere lantzen dela; eta gelatan dauden errealitateak gero eta anitzagoak direla. Ipuin hau material osagarria izan daiteke, haurrekin gelan familia eredu ezberdinak modu ludiko eta atseginean lantzeko.

Dena den, ipuina bera zer den ikusteko modurik egokiena ipuinarekin berarekin jolas egitea da.

Eta nola eskura daiteke?

Bi plataformatan dago eskuragarri: androiderako google play-n eta apple-erako App Store-n. Hala ere http://www.luul.eu webgunean sartuta, zuzenean deskarga daitezke 2,17 edo 2,69 € truke.

Hauxe da Zatiketak Bidertuz ipuinaren aurkezpen-bideoa:

Eta hemen 2012ko Durangoko azokan Maiderri eta Unairi, sortzaile taldeko gurasoetako biri eginiko elkarrizketa:
http://berria.info/berriatb/1620/

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s