Korrika Txikia Aritzalatik Abartzuzara. Argazki galeria.

Korrika Txikia Irantzun

Larunbata honetan Irantzuko Mankomunitateko herrien Korrika Jaia ospatu da. Horrela, hamaikak aldera Aritzalatik abiatu den Korrika Txikiarekin eman zaio hasiera egunari. Korrika Txiki honetan Irantzuko Mankomunitateko udalerriek kilometro sinboliko bana egin dute eta haur txiki zein ez hain txikiek ere lekukoa eramateko aukera izan dute. Abartzuzara iristean “ezusteko” ederra hartu dute haurrek bertan puzgarria baitzegoen. Hasiera batean antolatzaileek puzgarrira sartzeko ilarak ezartzen saiatu badira ere, azkenean uko egin behar izan diote haurren grina ikusita eta hauek kaos ederrean aritu zaizkigu saltoka.

Bitartean, txistorraz hornitutako hamaiketako goxoa prestatu zuten eta, aldi berean, urdaiazpiko handi bat frontoiko horman zintzilikatu dute. Argazkiari begiratuta gai al zarete haren altuera asmatzeko? Urdaiazpikoa asmatzen zuenarentzako edo gehien gerturatzen zenarentzako zen.

Argazki galeria osoa ikusteko hemen klikatu.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Argazkiak, Euskaraz bizi nahi dut, Irriherri, Multimedia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s