Asteburuko Korrika Jaiak eta Mintzakideak. Argazki galeriak.

Mintzakideak jolasean

Asteburu betea izan da pasa berri den hau. Korrika 18ri bakarrik helduz hiru jai izan ditugu: Ameskoan eta Lokitzaldeko herrietan larunbatean eta Adioz-Muruzabal-Obanosen igandean. Ameskoan erran genezake Korrika jada hasi egin dela, Larraonatik Zudairera, Ameskoako herri gehienak igarota, 20 kilometrotik gora egin zituzten. Helduen ondotik txikiek izan zuten aukera, eta Korrika Txikia egiteaz gain puzgarri ikaragarriak izan zituzten saltoka aritzeko. Nola ez, Korrika arropa saltokia ere bertan izan zuten. Bazkaria eta gero, arratsaldean pailazoekin eta Modestorekin jarraitu zuen jaiak. Antzinen ere Korrika Txikia izan eta gero, bazkari herrikoi goxoa izan genuen … hori bai, bazkalostean izan zen zozketan baina ez genuen zorte onik izan; txartel piloa eskuratu arren, ez zitzaigun ezer egokitu! Arratsaldea kantu eta dantza artean igaro genuen ondotik.

Azkenik, igandean, Adiozetik (salda goxoa edanda abiatu ginen) Obanoserako Korrika Martxa izan genuen Izarbeibarren. Bertan, erdibidean, Muruzabalen geratu ginen eta Tortotxiki Fundazioko dantza taldeak ikuskizun ederra eskaini zigun. Horren ondotik hamaiketako goxoa hartu eta gero Mañeruko, Utergako, Lizarrako eta Garesko sei Mintzakide taldetako 17 ordezkarik elkar ezagutzeko aukera izan zuten jolas biren bitartez. Aurrenekoan izenak, urtebetetzeak ikasteko parada izan genuen eta bigarrenean, beti ere talde-arteko harremanak sustatze aldera, ligatzeko aukera izan genuen. Hauekin batera, larunbatean ere hainbat Mintzakidek elkar ezagutu zuten bai Antzingo zein Ameskoako Korrika Jaietan.

Argazki Galeria txikiak

Ameskoako Korrika Jaia Lokitzaldeko Korrika Jaia
Adioz-Muruzabal-Obanoseko Korrika Martxa Hiru Korrika Jaietan eskualdeko Mintzakideen argazkiak (10 taldetako 25 Mintzakide)

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Argazkiak, Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Garean, Mintzakide, Multimedia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s