Ostiralean Korrika-lanak Lizarraldean. Argazkiak.

Korrika Lanak

Ostiral gauean jendetza pila izan dugu Lizarralde osoan eta Lizarran korrika, milaka pertsona aritu dira Izurtzutik Lorkara. Lizarran sekulako jende andana ibili bada herriak ere ez dira atzean geratu eta ibilbide osoan jende talde handiak izan dira Korrikarekin lasterka zein itxaroan. Hau dena aurrera ateratzeko baina lan handia egiten ari da eta honen argazki gutxi batzuk bertan paratu ditugu.

Goizean Lizarra apaintzen, azken orduan kendu zituzten Kilometro markadoreak jartzen, azken ordura arte euskaltegia zabalik mantendu zutenak, arratsaldean Korrika segurtasunerako bi autotan zebiltzan bi taldeak, petoen furgonako taldea, Korrika furgonako taldea … Lizarraldeko bolondres asko izan dira lanean azken asteotan Korrika Kulturala zein Korrika egunean bertan lanean eta ezin denak aipatu. Ondoko lerrootan badituzue ostiraleko lan batzuetan ateratako argazkiak, jarraitu irakurtzen:

Korrika lanen banaketa goizean euskaltegian, eta bi lagun ibilbidea apaintzen

Korrika lanak banatzenBatzuk kartelak jartzen

Kotxeetan eta Korrika segurtasunerako Lizarraldean ibili ziren bi taldeak:

Segurtasun taldea ISegurtasun taldea II

Jendea urduri Korrikaren itxaroan. 20:30 aldera Jaitzen, Lizarraldearen hasieran.

Jendea urduri Jaitzeko tabernanJendea urduri Jaitzen

Eta azkenean, Etxaurin behera, iritsi da Lizarraldera!

Eta azkenean iritsi da Lizarraldera!

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Argazkiak, Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Multimedia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s