Mariaren eskutitza Iruñeako ginkana kontatuz

Ginkana Iruñean

Hainbeste Korrika argazki eta bideo ikusi eta gero (lasai, bihar argazki gehiago), Korrika zentzu osoenean ulertu nahian edo, oraingoan Lizarrako Beinat Etxepare AEK euskaltegiko ikasle baten hitzak dakarzkizuegu. Bera, Maria, (argazkian lurrean dago, lehena eskuinetik) martxoaren 2an Iruñean Lekukoaren Bila ginkanan parte hartu zuen. Gogoratuko duzuenez ginkana horren irabazleak datorren igandean, Baionan, Nafarroa ordezkatzeko ardura hartuko zuen. Izarbeibarretik eta Lizarraldetik Iruñeara talde bana joan baziren ere ezin izan zuten sailkatu Baionara Tafallako taldea primeran lehiatu zelako.

Gaurkoan baina, protagonismoa Alloko Mariak dauka. Ginkanaren gorabeherak kontatzeko eskatu genion eta hemen duzue, bere horretan, idatzi digun eskutitza. Eskerrik asko Maritxu eta animo Tafallari datorren igandean!

Kaixo, Maria naiz eta Allokoa naiz, hau da nire bigarren urtea AEKan ikasle bezala. Martxoaren 2an parte hartu nuen Garazi, Iratxe, Aitziber, Joseba, Sergio, JoseLu, Oskar elkarrekin Lizarra errepresentatuz Lekukoaren bila 18 ginkanan.

10:30tan geratu genuen San Francisko emparantzan, naiz eta batzuk amaiketakoa hartzeko lehenago geratu. Hor egonda gendea estiratzen hasi zen eta ariketak egiten, bitartean guk banku batean eseritak geunden erretzen eta baregiten eta esaten genuen: “gure proposamena ondo pasatzea dela”.

Asteko ordua hasi zen, udaletzera korrika egin genuen eta han Erribera abestu genuen. Berriro korrika egin genuen, korrikan jarraitu genuen, baregin genuen, Tipi, Tapa, Tipi, Tapa, Korrika!! ohiukatuz kale gustietatik. Gazteluko emparantzara iritsi ginen sinonimoen frogarekin burua “txiribitak” egiten zigun, ez geneukan ideiarik … berriro baregiten hasi ginen eta 10 min blokeatu egon eta berriro korrika jarraitu genuen gure ohiukarekin.

Beste taldeekin elkartzen ginen eta bazirudien soilik irabazi nahi zutela. En fin … hirugarrenak geratu ginen eta poztu ginen Tafallako taldeaz irabazleak izan baiziren, talde batzuk abutzeatu zion irabasleei eta guk ezan genion Nafarroa talde ona izango zuela Nafarroa errepresentatzeko Baionan.

Argazkiak atera genituen eta gero gure taldea pote bat hartzera joan zen. Iritsi ginen konklusiora ondo pasatzea izan zena lortu genuela, eta egia da, oso oso ondo pasa genuela errepikatzeko modukoa.

Zorionak eta eskerrikasko nere taldeari.

Eta eskerrik asko zuri, Maritxu, zure Iruñeako esperientzia kontatzeagatik!

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s