Nafarroako bertso txapelketara Lizarratik

Nafarroako Bertso txapelketa

Azkenaldian hainbat bertso saio izan dira Lizarran, iazko azaroaren bukaeran ekin genion Oskar Estanga eta Unai Iturriagak alaitutako Bertso afariarekin. Afarirako txartelak, 55 inguru, bukatu egin ziren. Otsailaren hasieran etorriko zen Nafarroako Bertsolaritza txapelketaren lehen kanporaketa, ehun sarreratik gora saldu ziren hemen ere. Aipatu gainera, lehen kanporaketa honetako bertsolari guztiek hurrengo saiorako txartela eskuratu zutela, gainera bertan izan genituen ostean txapeldun izanen zen Silveira, Lagoma hirugarrena eta aurtengo ezustekoa: Eneko Fernandez laugarren. Azkenik, Korrika 18 bete betean genuela, martxoan Bertso-Korrika. Azken honetan Aitor Irazustabarrena, Julen Zelaieta eta Oskar Estanga izan genituen 80 lagunen aurrean giro ederra sortuz.

Larunbata honetan aldiz Nafarroako Txapelketako finala ospatu da Iruñeako Anaitasunan. Bertara Lizarrako bertso eskolako lau kide eta beste zazpi zale (bederen) hurbildu ginen. Saioarekin 17:00etatik 21:00etara gozatu genuen eta Silveiraren txapela ospatu genuen naiz eta joan ginenen artean bertsolari kuttun ezberdinak izan: Silveira, Lagoma, Karrika …

Azkenean Nafarroako zortzi bertso eskolako beste hainbat kidek sari bana eman zieten bertsolariei. Horrela, besteren artean, Larraungo eskolako bertso-jartzaile aritu bat, Iruñeako hizkuntza eskolako taldeko kide bat, etorkizuna irudikatzen duten lau eskoletako gaztetxo eta haurrak eta baita Lizarrako bertso eskolako ordezkari bat ere. Ondotik, Iruñeako alde zaharrean 7 lagun geratu ginen afaltzen eta bertso saioaren gorabeherak gaueko 12:00ak pasatxo arte xerkatzen.

Bertso txapelketako finala ikusteko hemen dituzue, zatika, estekak: hasiera (bi ordu eta 22 minutu), bigarren zatia (ordu bat eta 57 minutu) eta, azkenik, sarien banaketa eta agurra (18 minutu).

Eta, bestetik, bertso txapelketaren inguruko artikulu interesgarria Argian: txapelketa baten geografia

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut, Garean, Mintzakide atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s