Apirilaren 21ean, “euskara herria josten!” jaia Bilatortan. Zergatik?

Euskara Herria jostenEgitaraua

Aurreko urteetan Artaxoan (2010), Mendigorrian (2011) eta Larragan (2012) Euskararen Ofizialtasunaren aldeko eta Nafarroako zonifikazioa bertan behera uzteko aldarriarekin jai bana antolatu ziren. Jai hauetan auzo eta herri guztientzako euskara ikasteko eskubidea eskatzen zen.

Zentzu horretan, aipatu hiru herri horiek erabat eredugarriak direla. Hirurak delako eremu euskaldunetik at egonik, euskaraz ikasi nahi dutenek aukera bakarra dute, haien herrietako eskolak alde batera utzi eta hizkuntza exodoari batu Garesera joanez. Horrela Garesko eskola publikoan, adibidez, 2013/2014 ikasturteko haurren matrikulazio berrietan, D ereduan %42a Gareskoa ez denean, beste hizkuntza ereduetan aldiz %22a ez da herrikoa, ikusi Euskara Zerbitzuaren balorazioa. Aldea oso nabaria da eta hizkuntza exodoaren ondorio. Zenbat familiek uko egin diote haien haurrek euskaraz ikasteari exodo horrek sortzen dituen errepidea egunero hartzearen arriskuengatik, gastuengatik eta maite duten herritik at ez ikastearren?

Sortzen-Ikasbatuaz

Aurten baina, jaia Izarbeibarretik Lizarraldera mugitu da eta Bilatortan ospatuko. Bilatorta ere, Lizarratik 4 kilometro eskasera, Eremu Mistotik at daukagu. Bitxia bada ere, zonifikazioaren zentzugabekeria aldarrikatuz bezala, ondoan dagoen Arandigoien herriko haurrek badute euskaraz ikasteko eskubidea: Arandigoiengo erdigunetik Bilatortaren sarreraraino 429 metro daude. Metro horiek erabakitzen dute zure haurrak euskaraz ikasteko eskubidea duen ala ez.

2011/2012 ikasturteko Lizarrako euskal eskolen ikasleen jatorriaren datuak bildu ziren. Remontibal eskola eta Ikastola haurren euskara ikasteko aukera bakarrak dira inguruan. Horrela Remontibalen (eskola publikoa) ikasten duten haur guztien %62a ez zen Lizarrakoa eta D ereduko haur guztien %48,8a Eremu ez-euskaldunekoa zen. Ikastolan ere, ikasleen %41a ez zen Lizarrakoa eta %31 Eremu ez-euskaldunekoa zen. Hau da, Lizarrakoak ez ziren 450 haurretik gora ikasten zuten euskaraz 2011/2012 ikasturtean Lizarran, hauetatik 350 baino gehiago eremu ez euskalduna delakotik etorriak.

Egia da Lizarrako eskolak kontzentrazio eskolak direla eta hortaz herri askori ematen diotela zerbitzu, baina ezin ukatu ere zonifikazioaren traben ondorioz hizkuntza exodo handia ematen dela Lizarrara. Egoera esanguratsuak dira baita ere, Abartzuza eta Lezaun herriena. Berezko herri-eskola publikoak izan arren eta Eremu Mistoan izanik ere, Nafarroako Gobernuak ez die ahalbidetzen D eredua eskaintzen.

Gaurko sarrerarekin amaitzeko, ingelesezko ereduaren ezartzeko Nafarroako Gobernutik Garesera joandako ordezkari batek bertan azaldua gogora ekarri nahi dut, Garesko Auzalanen argitaratua: PAI ingelesezko eredua Garesen ezarriko da, besteren artean, Departamentuko arduradunek “sentsibilitatea” dutelako Zizurrera ingelesa eredura joan behar duten haurrekin. Arras sentsibilitate falta handia erakutsi zuten Mendigorria edo Artaxoako gurasoen aurrean. Sentsibilitate horren ondorio, agian, datorren ikasturtean eredu hori bera ezarriko da Bilatortako eskolan.

Horregatik bakarrik bada ere, euskaldun eta euskaltzale oro jaira deitua dago. Datozen egunotan jai honen inguruko albiste gehiago izanen dira.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Apirilaren 21ean, “euskara herria josten!” jaia Bilatortan. Zergatik? -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: ‘Euskara Herrian Josten’ jaia apirilaren 21ean Bilatortan – Euskara eta Nafarroa, atzo eta gaur - Navarra y el euskera, ayer y hoy.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s