Bilatortako jaian Mintzodromoa: hizketa gaiak aukeratu

Mintzodromo kartela

Dakizuen bezala apirilaren 21ean euskara herria josten! jaia ospatuko dugu Bilatortan eta, egitarauaren baitan, Mintzodromoa izanen dugu Mintzakide programak antolatuta. Honen funtzionamendua erraza da oso, 11:00etan hasita eta 12:00ak bitarte, hiru hizketa gairen inguruan arituko gara ehun lagun inguru (baietz zurekin ehun lagun egin!). Hizketa gai bakoitzerako, launaka eserita, 15 minutu erabiliko ditugu. Ordu laurdenero hizketa gaiz, lekuz eta mintza-lagunez aldatuko dugu.

Honen helburuak anitzak badira ere, esanguratsuenak honako hauek ditugu:

1) Eskualde ezberdinetako euskaldunak eta euskalduntze bidean daudenak elkar ezagutzea
2) Gure herrietan Mintzodromoaren mekanismoa ezagutaraztea, hemendik aurrera gurean antolatu ahal izateko
3) eta, jakina, ordu batean bada ere euskaraz egitea
Hizketa gaiak aukeratzeko prozesua ezagutzeko, jarraitu irakurtzen.

Horrela, Mintzodromoa ezagutarazteko eta parte hartzaileagoa egiteko, zuei, inguruko euskaldunoi, bertan izanen ditugun hizketa gaiak erabakitzeko aukera eman nahi zaizue:
1) Interesatzen zaizkizuen hizketa gaiak apirilaren 13ra bitarte lizarbeibarmintza@gmail.com e-postan utzi
2) Behin hauek jasota, proposamenak hamarrera gutxituko dira eta hizketa gai horiek apirilaren 14ko igandean argitaratuko dira blog honetan
3) Ondoren, apirilaren 14tik 17ra (biak barne) zuen gustukoen gaia bozkatu ahalko duzue blogean jarriko den inkestan
Jada 33 gai jaso ditugu, baina gehiago nahi dira, animatu zuen gustuko hizketa gaia aukeratzera. Amaitzeko, beharrezkoa ez bada ere, asistentzia ziurtatzea nahiko genuke, eguna hobeki antolatu ahal izateko. Harremanetarako: 672 050 155 (Alfredo, Mintzakide) eta lizarbeibarmintza@gmail.com.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut, Mintzakide atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s