Bilatortako “euskara herria josten!”-ek badu bere abestia, entzun Parradusten euskal&irish doinu ederrak!

Parradust

Igandea gertu dugu jada eta euskara herria josten! jaiari azken ukituak ematen ari zaizkio (azken txandak betetzen, azken bilerak, urduritasuna … ), gaurkoan baina albiste eder batekin gatozkizue Parradust musika taldeak abestia egin baitu Bilatortako jairako. Euskal eta Irish doinuak uztartuz besteren artean honakoa kontatzen digute:


Hezkuntza eta hizkuntza batera doaz/herria eta irria gure ezpainetan/jostorratza hartuta gure eskuetan/euskal herria josi lioz edo hariaz/euskarak negurako berokia behar du/eguzkirako aldizka bela burun/oihala egokia lortuko dugu/inguruko guztiak gara bai jostun

euskal herria josi euskararen jostorratzaz/euskal herria josi gure ikastetxetan

Xiberu, Lapurdi, Araba, Bizkaia, Gipuzkua eta gure Naparrua/esku leunez tinko ongi montatua?/asko iraun dezala aberria bezala/euskal herria josiz gure geroa/nahiz eta harriz beteta maldaz gora/gure bidea denez baikorrak gara/hor ikusten duguna da garaipena

euskal herria josi euskararen jostorratzaz/euskal herria josi gure ikastetxetan

Abestia online entzuteko egin klik hemen eta abestia deskargatzeko hemen, hemen aldiz abestia youbuten. Parradusten abesti gehiago entzuteko hemen. On egin eta adi mantendu aste honetan albiste gehiago izanen baitira jaiaren inguruan! Gogoratu asteazkenera arte tartea duzuela jaian eginen den Mintzodromorako gaiak aukeratzeko.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut, Multimedia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s