“Urre sukarraren historia. Yukon ibaia kanoaz” Josu Iztuetarekin Lizarran

KartelaJosu Iztueta Euskal Herriko bidaiaririk ospetsuenetakoa da. Angel Ortiz bidaide zuelarik, miloi bat kilometro inguru egin zituzten “Nairobitarran” – bidaiatzeko moldatu zuten kamioian–, Afrika, Europa eta Amerika alderik alde gurutzatuz. Esperientzia horrek hogei urtez luzatu zen (1982-2002).

Josu Tolosakoa da eta ia denbora gehien bidaiatzen ematen du. Azken abentura Yukon Ibaian 800 km arraun eginez ibili da, urre biltzaileen urratsei jarraituz. Yukon, Kanadako ipar-mendebaldean, Alaskako mugan dagoen zonaldea da. Bertan, lehenengo aldiz 1993an egon zen. Oraingo honetan, sei lagun gehiagorekin, hamaika egunez kanoaz ibili dira Yukon Ibaian White Horsetik Dawson Cityraino. Hiri honetan urre sukarrak deitua 1897tik 1899 bitarte urre bilatzaileak elkartu ziren. Esaten dutenez, ia ehun mila lagun joan ziren oso baldintza gogorretan azkar aberasteko ametsarekin. Josu Iztueta, aldiz, askatasunaz gozatu omen du eremu basati eta isolatu honetan. Egungo bizipena orduko biziezina gogoratzeko. Irudi berriak eta zaharrak nahasian eta Josu Iztuetaren kontakizun goxoa.

Asteazken honetan, apirilak 24, arratsaldeko 19:30ean,
Lizarrako María de Vicuña
Gazteriaren etxean.

Antolatzaileak: Garean euskaldunon elkartea eta Estella-Lizarrako Udaleko Euskara Batzordea

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Garean atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s