Igandeko Mintzodromoa, lehena Nafarroan? argazki galeria

Mintzodromoaren argazki galeria

Egun benetan zoragarria izan genuen joan den igandekoa, eguraldiari ezin gehiago eskatu, brontzeatuta atera ginen handik eta etorritako milaka lagunek hauspoa eman zioten euskaraz ikastea eskubidea dela aldarrikatzen dugun guzioi. Oraingoan baina jai horren jarduera batez aritu nahi natzaizue, bai, Mintzodromoaz. Hamaika talde aritu ginen Mintzodromoan solasean, era eta modu guztietako 44 lagun, ordu batez kontu kontari, elkar ezagutuz, aurreiritziak apurtuz… Zuek aukeratu zenituzten hizketa gaiek ongi funtzionatu zuten eta tarteka umorerako tartea ere izan zela ikus liteke argazkietan.

Bilatortako jaian zehar hainbatekin hitz egiteko aukera izan nuen eta entzun nituen balorazioak baikor izatera naramate eta aurrerago errepikatzeko moduko jarduera dela uste dut. Izanen duzue honen berri. Azkenik, eta bukatzeko, eskerrik beroenak antolaketan aurreko egunetan, azken momentuan zein egunaren ostean aritu zineten guztioi eta eskerrik asko etorri zineten 50 lagun ingururi. Eta, bereziki eskertu nahiko nituzke Artazako Rose eta Mañeruko Zazu, Ameskoa eta Izarbeibar ordezkatu baitzenuten bertan. Jakitun naiz ez dela erraza izaten eskualde propiotik bakarrik etortzea. Muxu bi zuentzat!

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Argazkiak, Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Garean, Mintzakide, Multimedia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s