Lizarrako Lorea Alfarok Bilboko Guggenheimen: “Izena gero”

Lorea Alfaro bere obraren aurrean
(El Pais egunkariko argazkia)

Bilboko Guggenheim museo irteerako horman, maiatzean, irailean eta abenduan hilabetez izanen dira hiru komisario gazteren erakusketak ikusgai. Aurrena dugu Iskandar Rementeria (Bilbo, 1979), bera, lau artista gazterekin batera Izena gero aurkezten digu: David Martínez Suárezen (La Hueria, El Entrego, 1984), Jon Otamendiren (Getxo, 1978), Manu Urangaren (Zumaia, 1980) eta Lorea Alfaroren (Lizarra, 1982) lanak topatu ditzakegu bertan. Maiatzaren lehenetik ikusgai izanen dira eta, Berria egunkarian aipatu bezala: “Modu Kolektiboan egin omen dute lana. Diziplina ezberdinak batuz, eta lanean aritzeko aurretiazko diskurtsorik gabe. Hortik, izena ezartzeko zailtasunak; hortik, komisarioaren hautua: Izena gero“.

Museoaren webguneak Lorearen lanaren nondik norakoen berri ematen digu: “Ele lanean Lorea Alfarok aretoan dagoeneko zeuden osagaiak erabili ditu, eta horietara egokitu da: hartara, pintura-gainaldearen nozioa kokatu eta zabaldu du, eta formaren, testualaren eta plastikotasunaren arteko loturak eta mugak landu ditu.

Argibide gehiago eskuratzeko, hona hemen arte arduara laborategiaren (Izena gero horren parte da) azalpena Guggenheim museoko webgunean. Albiste honek izan duen oihartzuna hedabide ezberdinetan: Berria, Deia, El Pais eta EITBn.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s