Bilatortako jaiaren balorazioa: Milaka herritar “Euskara herria josten” Villatuertan

sortzen jaia

Joan den apirilaren 21ean Euskara herria josten jai arrakastatsua egin zen Bilatortan eta honen karira Sortzenek bilerara deitu ditu herritarrak astelehen honetan (apirilak 6) Villatuertako Udaletxean, 19:00etan. Herritarrak bertara gonbidatzearekin batera jaia posible egin zuten talde eta lagunentzako esker on eskutitza igorri dute:

Milaka herritar “Euskara herria josten” Villatuertan

Honen bidez, pasa den apirilaren 21eko festan parte hartu zenuten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu, zuen laguntzari esker, normaltasun osoz eta, batez ere, arrakastaz eta oihartzun handiz gauzatu baitzen jaia. Izan ere, aurreikusitako helburuak eta espektatibak bete ziren eta, dudarik gabe zuek ere arrakasta honen partaide zarete.

Aipamen berezia egin nahi dugu egun horretan herria ekitaldi eta alaitasunez josi zuten lagun eta taldeentzat (dantzariak, txistulariak, gaita joleak, txaranga, trikitilariak, antzezlariak, musika taldeak, ea.); baita lagundu zuten udal, establezimendu eta enpresentzat ere; eta, batez ere, jaia bere osotasunean primeran gauzatu zedin, borondatez lan egin zenuten (txosnetan, muntaketan, garbiketan, kuestazioan, eta abarretan) lagun guztiontzat.

Jakina, aipamen bereziena Bilatortako, zuzen edo zeharbidez, lagundu eta parte hartu zuten herritar guztientzako; eta, era berean, jaiak sortutako eragozpenen aurrean izan zuten pazientzia eskertzeko aprobetxatzen dugu.

Dudarik gabe, jai honek, lurralde osorako euskarazko eskola publikoaren aldeko aldarrikatze-helburuak betetzeaz gain, gure herria ezagutarazten lagundu du, irudi ederra lau haizetara zabalduz.

Ildo honetan, erabat konbentziturik gaude festa honek bere “harri-koskorra” ekarri duela aldarrikapen honetan eta, zalantzarik ez izan, euskarak jasaten duen egoera agenda politiko eta sozialean sartzeko bide horretan beste urrats bat eman dugula.

Eskerrik asko!!! Bilatorta, 2013ko apirila.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s