Mintzakide taldeak 2012/2013an, aurtengo bideo-bizipenak

(bideoa azkarrago deskargatzeko klikatu hemen)

Mintza, solas ala berba egin, kide edo lagun izan, adiera asko ditu jarduera honek, gurean Mintzakide dugu. Eta, adiera bezainbertze dira ekimen honetan parte hartzen dugunon arteko ezberdintasunak: gazteenak 25 ditu, adinekoenak ia 80, nafar jatorrikoak gehienak, bakan batzuk berriz exotikoagoak zaragozar eta leondar lagunak kasu. Etxean euskara ikasiak gutti, ikastoletan haziak gehixeago eta euskaltegietan arituak gehienak. Lizarraldeko eta Izarbeibarreko hogei herritan sakabanaturik bizi gara, 10etik 6 emakume. Hain ezberdinak izanik ere, astero ordu batez elkartzeko motibo on bat daukagu:

Euskaraz aritzeko nahi edo behar intimoak
batu gaitu eta irrika bizi honek astero bilakatu bidelagun.

Eskualdeko Mintzakideak gara beraz, eta gogo bertze gura gara gu zu ezagutzeko, lagun, eta baita ezagut gaitzazun, kide.

Mintzakide Euskal Herri osoan martxan den egitasmoa dugu. Horrela 5.500 lagun inguru gara Euskal Herrian, hauetatik 800 Nafarroan eta gure eskualdean 100 bat. Azken hauek inguruko hogei herritan bizi arren, mintza-taldeok zazpi herri ditugu elkargune: hamar talde Lizarran, hiru Garesen, bi Artazan eta Mañerun, Utergan, Villatuertan zein Allotzen bana.

Mintza-taldeetan, oro har, astero ordu batez elkartzen gara euskaraz giro atseginean solasteko. Bideoko argazkietan tamalez ez gaude garen guztiak. Dena den eta guztion erakusgarri delakoan, esaldi batean laburbildu nahi genuke irudiokin transmititu nahi duguna: Euskaraz, Nafarroako erdialdean, bizipoza.

Egitasmo hau baina, ez litzateke posible izanen sustatzaile talderik gabe, eta berauek hauek ditugu: Lizarrako Garean euskaldunon elkartea, Beinat Etxepare AEK euskaltegia eta Udala, eta Garesko Udala, Errobi AEK euskaltegia eta Garelako euskara elkartea.

agurra

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Bideoak, Euskaraz bizi nahi dut, Mintzakide, Multimedia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s