Museo etnologikora bisita: argazki galeria eta kronikatxoa

bisita gidatua

Larunbat eguerdian 15 lagun bildu gara Lizarran dagoen Nafarroako Julio Caro Baroja Museo Etnologikoaren bisitan. Gidari ezin hobea izan dugu, Susana Irigaray, berau Nafarroako Museoen Sailaren eta museo honen arduraduna dugu. Bisitaren interesguneak asko izan dira: batetik, eta modu agerian, museoaren pieza ederrak. Bertzetik, museo baten ezkutuko lanak ezagutzeko aukera izan dugu: piezen klasifikazioa nola egiten den, hauen kontserbazioa nola laguntzen den biltegiratzean, museoen administrazioa … eta, azkenik, Nafarroako Museo Etnografikoaren bilakaera zaila eta egungo egoera are zailagoa ezagutu dugu.

Bertzetik, eskertzekoa izan da ere Susanaren ahalegina museoa euskaldunoi irekitzeko garaian haren jai egunean bi orduko ezohiko bisita ahalbidetu baitigu. Gainera, kontutan hartuz euskaraz egiten duen aurreneko bisita dela, horrek suposatzen duen esfortzu gehigarriarekin, bertaratu ginen euskaltegiko 7 ikasleak, 3 irakasleak eta bertzelako 5 euskaldunak zinez eskertzen dugu ahalegina. Esker anitz!

Ondoko lerrootan duzue bisitaren kronika txikia eta argazki galeria.

Museoan dauden objektuen bilduma biltegiratuta dago eta ez erakusketa gisara paratuta; honen zergatia azaldu zigun Susanak bisitaren hasieran, museoko langileen bulegoetan. Bertzetik, bulegoen ondoan Lizarrako bigarren liburutegi publikoa deskubritzeko aukera izan dugu, honako hau liburutegi espezializatua izanik. Inork interesik balu bertaratzeko jakin dezala ostiral goizetan dagoela zabalik, informazio gehiagorako jo liburutegiko webgunera. Bertako liburuak eta sekzioak kuxkuxeatzearekin batera museoak opari bana eman digu bisitariei: Vera de Bidasoa bildumako CDa.

bulegoakliburutegia
(Museoaren bulegoak eta liburutegia)

liburutegiapasalekua
(Liburutegia eta goiko solairuko korridorea)

Bisitarekin jarraituz, goiko solairuan oraindik, bi biltegi ikusi ditugu. Aurrena, ehunak, banderak, garaiko jostailuak ea. zituena. Bertan azaldu zaigu materialak nola kontserbatzen diren: tenperatura, hezetasuna, zomorroak, biltegiratzea … Bigarrena, handiagoa, zeramikak, Aezkoako “katedrak”, botilak … biltegiratzen zituena. Hainbat bitxikeri ezagutzeko parada izan dugu bertan. Ondotik, beheko solairura jaitsiz, biltegi handi batean ibili gara: haurrak eramateko orgatxoak, kupelak, zahato lantegi bateko tramankuluak, animaliak ferratzeko garabia, kutxatzarrak, zinema zahar bateko aulkiak … altuera ezberdinetan bildutako tamaina guztietako tresnak.

ehunakbeheko solairua
(Goiko solairuko ehunen biltegia eta beheko solairua)

abereak ferratzeko
(abereak ferratzeko garabia)

Azkenik, sotora jaitsi gara, bertan baitaude objekturik handienak: bi tonatako dolare ederra, erregeordearen orga, hilkutxa eramateko beste orga bat, soroak ereiteko lanabes luze-handia … . Areto handi honetan ere museo honen bertzelako lan batzuk ezagutu ditugu, hala nola, objektu berriak eskuratzen direnean (erosketaren, oparien edo uzketen bitartez) zer egin behar den. Bertze piezekin jarri aurretik badaezpada koarentena gelan bildu behar dira hainbat egunez. Gainera, objektu organikoei (zura, ehunak …) anoxia prozesua egiten zaie, hau da, hilabete batez oxigenoa xurgatzen zaie eta nitrogenoa sartu. Azkenean, museoko azken atala bisitatu dugu, piezen berreskuratze gela, non egoera txarrean dauden piezak zaharberritu daitezke. Uda honetan kasu, Erronkariko gizon-jantzi bat zaharberrituko dute kanpoko espezialista baten laguntzarekin.

sotoanbisita bukatzen
(Sotoan, dolarearen aurrean eta bisita amaitzen)

Argazki galeria osoa hemen.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Argazkiak, Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Mintzakide, Multimedia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s