Agurain ingurura txangoa mintzakide talde batekin

Sorginetxe

Astelehen honetan Agurain aldera egin dugu txangoa Lizarrako mintza-talde batekin. Taldeak berak proposatutako egun pasa izan da eta gainera, kideetako bat jatorriz aguraindarra izanik, luxuzko bisita egin ahal izan dugu. Txangoaren kronikatxoa eta argazki galeria ikusteko, jarraitu irakurtzen.

Goizeko hamarretan furgoneta hartu eta Lizarratik abiatu gara Opakua aldera. Bortua igaro eta berehala, Sorginetxe trikuharri ederra bisitatu dugu eta bertan Euskal Herriko monumentu megalitiko ezagunen inguruan solastu gara: trikuharriak, harrespilak, zutarriak… Ondotik, Agurainera joan gara eta bertan eguneko kafetxoa hartu dugu Udaletxearen ondoan.

aiaiaiaiorain bai
(Sorginetxeko trikuharria, talde argazki “saiakera” eta talde argazkia)

Astelehena izanik turismo bulegoa, elizak eta museoak itxita egonik, eraikin publiko bisitagarri bakarra Udaletxea genuen. Ederra benetan, XVI-XVII. mendeko eraikina dugu, herriko eraikin asko bezala, XVI. mendearen erdialdean herri osoa erre baitzen zoritxarreko urtean. Zoritxarrekoa diot urte berean izurrite beltz lazgarria (biztanleriaren %40 hil omen zen) eta sute izugarria suertatu zirelako. Ederrena baina Udaletxearen barnean topatu genuen, honen erdian XIII. mendeko baseliza gorderik baitaukate; zorte ona izan genuen eta bertako langile batek xarmanki lagunduta sartu ahal izan ginen.

baseliza goitik
(Udaletxe barneko XIII. mendeko baseliza, herriko eraikinik zaharrena)

baselizaren lehioa artxibategitikbaseliza barruan
(baselizaren leihoa udal-artxibategitik eta baselizaren barnean)

Udaletxea alde batera utzita, herria bisitatu genuen: herriko bi eliza nagusiak, makala jartzen duten enparantza, haizearen begirada artelana, herriko bitxikeriak ezagutzen (bazenekiten Ebaristo abeslaria bertakoa zela?) … eta, herriko atari nanoak! Ondotik, herriko taberna batean bazkaria hartuta, eta terraza batean kafea edan eta gero Egilatzera abiatu ginen.

ate nanoak 1aten nanoak 2
(Aguraingo atari nanoetan jolasten)

merezitako atsedena
(merezitako atsedena)

Egilatzen Aizkomendiko trikuharri ederra bisitatu genuen eta sarreran zegoen ohar-panelarekin monumentu hauen eraikitzeko teknikak, erabilerak, antzinatasuna… ezagutu. Bide batez, eta pertsonaia ezagunen zerrendarekin jarraituz, ba al dakizue Sakamantekas serie-hiltzaile ospetsua herri honetakoa zela?

trikuharriatrikuharria
(Egilatzeko trikuharria: Aizkomendi)

Txangoarekin jarraituz, eta mintzakide baten gomendioari kasu eginez, Sakana aldera egin genuen ondoren, Arbizu bisitatzera. Bertan, kasualitatez, pil-pilean dagoen gaia ezagutzeko parada izan genuen: atez ateko sistema ezartzeko urratsa ematen ari ziren herriko plazan, zaborrontzia herritarrei banatzen, azalpen oharrak ematen … Dirudienez sistema hau ekainean bertan ezarriko da ibarreko herri gehienetan. Honen ondotik, eta mintzakide zintzoak bezala, Lizarrara abiatu ginen txangolarietako 3-k euskaltegian klasea baitzuten 19:30ean.

atez atekoazebrabidean
(Atez atekoa kuxkuxeatzen eta Abbey Roadeko ala Arbizuko zebrabidea?)

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut, Mintzakide atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s