Bertso eskolako ikasturte bukaerako bertso-afaritxoa

urte bukaerako afaria

Aurreko asteartean, ekainaren 4an, Lizarrako bertso eskolako ikasturteari akabera eman genion modu ezin hobean: Murugarrengo sagardotegian afalduz eta gure arteko bertso saiotxo bat eginez. Momentu ona da bada gogorarazteko bertso-ikasturte honek Lizarran utzi dituen mugarriak:

Urri-azaro aldean bigarren ikasturteari ekin genion eta, berehala, gure lehendabiziko jardueran murgildu ginen: Ander Deuna feria egunean bertso afaria egin genuen Unai Iturriaga eta Oskar Estangarekin, horren lekuko argazki eta bideo hauek. Handik bi hilabetetara Nafarroako bertso txapelketaren lehen kanporaketa Lizarran ospatu zen gaztelekuko aretoa jendez betez. Baina ezin atsedenik hartu eta hurrengo astean bertan bertso eskolako hainbat kidek plazara salto egin eta Lizarrako Agate Deunan parte hartu zuten bat-bateko koplekin.

Korrika 18 izan den urte honetan, Bertso eskolek eta AEK-k hitzarmena egin zuten. Honen baitan, Lizarrako euskaltegiko ikasleek bertso klase batzuez gozatu ahal izan zuten eta Bertso-Korrika saio eder batez. Eta, martxoan bertan ere, bertso eskolako kideak Anaitasunako final handian izan ginen, eta baita oholtzara (nolabait) igo ere!

bertso afariaafaria2
(indarrak hartzen ondoko bertso jardunerako!)

IñakiIñaki2
(Iñaki vs Iñaki … nor gailenduko?)

bertso plantabertso planta2
(hori duk hori hauen bertso planta!)

sheriffa
(gure sheriffa! esker anitz Aitor!)

Datorren urrira arte! Ea bertsolari-gai gehiago animatzen zareten!

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Argazkiak, Euskaraz bizi nahi dut, Garean, Multimedia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s