Kontseiluak Lizarran egin batzarra

kontseilua lizarran

Atzo Lizarrako Ikastolan Lizarraldeko, Izarbeibarko, Tafallaldeko eta Vianaldeko 17 lagun elkartu ginen Kontseiluak deitutako batzarrera. Lagunok eragile anitz ordezkatzen zituzten, besteak beste herriotako AEK euskaltegiak, Lizarrako Bildu, Sortu eta EAJ alderdi politikoak, ezker abertzaleko ordezkaria, EHE, Topaguneko Garean euskara elkartea, Viana eta Lizarrako ikastolak, LAB eta ELA sindikatuak, Garean euskara elkartea, Irujo Etxea elkartea, Mintzakide …

Aurretik ere antzeko batzarrak egin dituzte Tuteran, Sakanan eta Iruñerrian kasu. Batzar horietan bezalatsu, gure eskualdean ere 2010etik hona aurrera eraman den hausnarketa plazaratu da. Eskualdeko eragile eta norbanakoen irakurketaren gainean hitz egin eta gero, Kontseiluaren irizpideak ere azaldu ziren. Azkenik, debate irekian, dauden zailtasun batzuk (jendartearen eta norbanakoen aktibatzea, eskualde zabalean irla isolatuak izatea -Tafalla/erriberri, Lizarra, Gares, Viana … -) eta iritzi komunak (nazio mailako eragileen adostasuna, diskurtsoen bateratzea, elkarlanaren beharra…) azaleratu ziren.

Bileraren bukaera parte hartzaileen gogoaren isla izan zen, elkarri hiru bileretara deitu baitzioten! Mintzakideren ikasturte bukaerako bilera, “Euskaraz bizi nahi dut” lasterketarako bilera eta Lizarran sortzen ari den irrati librerako bilera.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau EHE, Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Garean, Mintzakide, Tortotxiki atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s