Kotarro aldizkariaren 25. alea online

kotarro 24Kotarro aldizkariak 2007an ekin zion bideari Lizarraldean eta Lizarran bereziki. Garean euskara elkartearen ekimen honek ordutik hona 20 aletik gora argitaratu ditu.

Oraingoan, azken azken alea igo berri dugu internetera, Kotarro 25 aldizkaria. Bertan gai nagusia Lizarrako jaiak izan genituen, gauzak horrela, jaietako egitarauek hartu zuten protagonismoa: Udalaren egitaraua eta erraldoien ibilbideak, Lizarrako Ikastolaren barraka, Garean elkartearen “JAI, JAI, JAI, jai, jai, jai, jai, jai, jai, jai, jai, JAI ALAI! Irrintzi bat entzun da? Bai! Jai alai 2013 gertu dago eta!” egitaraua …

Bestetik, txosnen egitarauarekin batera “Lizarrako txosnak: iraganeko oihartzunak gaurkotasunaren lekuko” elkarrizketa burutu zen hainbat antolatzailerekin. Azkenik, Musutruk sariaren inguruko fikziozko “Jaiak musu-truk” testua topa dezakegu eta 25. Kotarro dugula eta, “Mila esker laguntzaile, iragarle eta babesle guztiei. Zorionak Estellerriko euskaldunei. Zuei esker izan da posible.

Kotarroren beste aleak ikusteko hemen klikatu. Jaietan ehunka ale banatu dira Lizarran eta inguruetan.

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s