Ze Berri aldizkariarekin irizpide aldaketak Lizarrako Udalean

Ze Berri 102Ze Berri aldizkaria ezaguna dugu Nafarroa osoan, urtean 6 ale ateratzen dira eta erdaldunengan euskaltzaletasuna pizteko eta sustatzeko asmoa du helburu nagusienetako bat. Orain gutxi bere 102. alea argitaratu den honetan, honakoa aitzakiatzat hartuz, Lizarran Ze Berriren banaketan azken urteotan eman diren zenbait gorabeheren berri eman nahi dugu.

Aldizkariaren banaketan, aspaldi, Lizarrako Udalak pertsona bat kontratatzen zuen Gizarte Zerbitzuetatik, garesti ateratzen zitzaion baina. Gero, Enplegu Sozial Babestua sortzean, haien bitartez eramaten zen etxeetara. Langile hauek Udaleko Euskara Zerbitzuari bezala, bertze departamentuei ere zerbitzu ematen zieten kartelak saltokietan, kalean ea. paratuz.

Horrela, 2011ra arte 3.500 ale banatzen ziren Lizarran, urte hartan baina, aurrekontu murrizketak zirela eta, 3.000ra jaitsi zen. Gero, 2011 erdian banaketa irizpideak aldatu ziren. Horrela, 2012rako 2.000 aletara murriztu zen eta, gainera, etxez etxe banatu beharrean leku publiko jakin batzuetan soilik uzten hasi zen: eskolak, liburutegia, kiroldegia, osasun etxea … . 2013an ere bide beretik jarraitu zuen. Irizpide aldaketaren zergatia ezagutu nahi? jarraitu irakurtzen.

2011n eman zen irizpide aldaketaren muinean “Euskaldun bat Udaletxean artikuluan aipatutako gertakizunak ditugu. Horren ondorioz, Udalak eskuratzen zuen Ze Berri aldizkariaren ale kopurua murriztu zen (3.000tik 2.000 aletara) eta etxez etxeko banaketa geldiarazi. Honek baina, ez zuen aurrekontuetan ia eraginik, azken finean aldizkariaren inbertsiorik handiena sormenean egiten baita, ez ale kopuruan. Banaketak, Udalak berez zuen zerbitzu bat zenez, ez zuen gain kosturik sortzen.

Gaur egun beraz, bi arazo daude Ze Berriren zabaltzerako Lizarran. Batetik, aldizkaria etxez etxe ez banatzeko Alkatetzaren alde bakarreko erabakia, eta bertzetik, Enplegu Sozial Babestua galtzeak honen hedapena ekonomikoki zaildu egin duela.

Egin klik hemen 102. Ze Berria irakurtzeko.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s