Euskararen Eguna eta Euskaraz Bizi Nahi Dut! herri-lasterketak, Oteitzan biak urriaren 5ean

Euskararen eguna eta EBND lasterketak
(handiago ikusteko, klikatu irudiaren gainean)

Urriaren 5ean Oteitzan Irantzuko Mankomunitateko herrien euskararen eguna ospatuko da. Urtero bezala, Mankomunitateko udalerriek txandaka hartzen dute egun hori antolatzeko ardura. Aurtengo jaia berezitasun batekin datorkigu, iaz Lizarran ospatu ziren Euskaraz Bizi Nahi Dut! herri-lasterketak egitarauaren barnean txertatu direla. Horrela, Euskararen Eguna antolatzen duen Irriherrik eta EBND! herri-lasterketa antolatzen duen Lizarrako euskalgintza elkar harturik, egitarau zabala eta atsegina prestatu dute. Hitzordua hor dago beraz: urriaren 5ean Oteitzan.

Datozen egunotan xehetasun gehiago emanen baditugu ere, gaurkoan hiru ohar emanen ditugu. Lehenik, EBND! herri-lasterketatan izena emateko egunean bertan izena eman badaiteke ere, aldez aurretik Lizarrako euskaltegian egin dezakezu (bertan daude ere EBND! kamisetak eta banderolak salgai); bigarrenik, Euskararen eguneko bazkariko txartelak hartzeko azken eguna urriaren 2a da, Lizarrako, Oteitzako, Aritzalako eta Villatuertako Rural Kutxetan har ditzakezue 12€tan da; azkenik, eguneko egitarauaren bertsio idatzirako, jarraitu irakurtzen.

OTEITZAKO EUSKARAREN EGUNEKO EGITARAUA
11,00 Aurpegi margoketa – puxikaflexia.

11,30-14:00 Puzgarriak

12,00 Txalaparta, aurresku

12,10 Haurrentzako “Euskaraz bizi nahi dut” oztopo-lasterketa. (Izen ematea 11:30etik aitzina)

12,45 Gazte-helduentzako “Euskaraz bizi nahi dut” oztopo-lasterketa.(Izen ematea 11:30etik aitzina)

13:00 “Euskaraz bizi nahi dut”: argazkiak atera eta zozketak (mp4 bat, 2 DVD eramangarri, EBND! motxila, 4 EBND opari sorta…)

14,00 Herri bazkaria. Urdaiazpiko,gazta eta AEKn euskara ikasteko beka baten zozketa.Tiketak, urriak 2a baino lehen Oteitza, Bilatorta, Aritzala edota Lizarrako Caja Ruralen 12 eurotan. Ondoren ginkana.

16,00 Ipuin kontalaria. Ines Bengoa.

17,00-19:00 Puzgarriak.

18,00 BATU-KLANG

19,30 Ezen Balea eta Mala Pecora; afaltzeko, bokatak

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau EHE, Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Garean, Irriherri, Mintzakide, Multimedia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Euskararen Eguna eta Euskaraz Bizi Nahi Dut! herri-lasterketak, Oteitzan biak urriaren 5ean -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: Euskararen eguna Oteitzan, asteburu honetan « LINGUA NAVARRORUM

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s