Adi gaizkileok! Supermintzakideak bueltan gara Lizarbeibarren!

Denak dirudi ohikoa Euskal Hirian. Bisitariek ez dute ezer berezirik sumatzen, bertakoek ez diote garrantzirik ematen, baina ehunka superheroi bizi da bertan… SuperMintzakide itzuli da!”. Edo, hala dio behintzat aurtengo Mintzakide kanpainaren leloak. Superheroiak aitzakiatzat hartuz, gonbita egiten zaigu euskara aisialdian ere praktikatzeko.

Mintzakideren helburua euskararen normalkuntzan eragitea da, euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak hitz egiteko ohitura ez dutenekin (edo zailtasuna edo aukera ez dutenekin) elkartuz astean behin ordubetez. Programak hizketarako jarioa lantzea, euskaraz mintzatzeko motibazioa zein ohitura txertatzea eta harreman sare euskaldunak ehuntzea du helburu.

Astero ordu batez, paseoan, kafea hartuz edo kirola eginez, nahieran ibiliko dira Mintzakide taldeak euskara praktikatzen. Gisa honetan aritu ziren aurreko ikasturtean Edurne, Ainhoa eta Patxi bezalako bertze ehun lagun Lizarran, Garesen, Allotzen, Villatuertan, Mañerun … Mintzakideentzako baina, ezinbertzekoak dira Mintzalaguntzaileak, hauen zeregina taldeko eredu izatea da (inolaz ere ez maisu edo irakaslea). Hizkuntza menperatzen duten heinean taldeari bizitasuna eta freskotasuna eransten diote.

Supermintzakideak
(Handiago ikusteko klikatu irudian)

Jardun arruntaz gain, tarteka bertzelako jardueratan ibiltzen dira mintzakideak. Horrela, joan den ikasturtean kasu, euskaltegiko barnetegietara joateko aukera izan zuten, Agurainera eta Eunatera txango bana egin ziren eta haurrek zein gurasoek Longinos kobazuloa bisitatu zuten. Ezin ahaztu ere berrogeita hamar lagun elkartu zirela Villatuertako Mintzodromoan hiru solasgairen inguruan, Korrikaren ginkanako taldea eta Korrika Jaiak, museo etnologikora bisita, kantu afaria Artazan, mendi txangoa, pintxo-potea … aisialdi-ekintzen zerrenda luzea da gero!

Programan parte hartzeko nahikoa da ohiko lekuetan, Lizarra zein Izarbeibarko euskaltegietan edo Udaletako Euskara Zerbitzuetan, edota Gareanen topatuko dituzuen esku orriak betetzearekin; urriaren 1etik aurrera bertan izanen dituzue eskuragai. Zalantzarik izanez gero jo beldurrik gabe 672 050 155 telefonora zein lizarbeibarmintza [a bildua] gmail [puntu] com helbide elektronikora. Ongi izan eta anitz mintza.

Izen emate fitxa
(Handiago ikusteko, klikatu irudian)

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut, Mintzakide atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s