Asteburua gurean: Ipuin sorta eta Euskararen Eguna

Zer daramagu emakumeok poltsoan?EBND! lasterketak

Ostiralean “Zer daramagu emakumeok poltsoan?” ipuin emanaldia izan genuen Lizarrako Gaztetxean. Bertaratutako 40 gazte pasatxok Ines Bengoaren kontakizunekin gozatu ahal izan zuten. Besteren artean bere izatea ahaztuarazi zioten hartza, Afrikara bidaiatu ginen eta haurdun geratu nahi zuten errege-erregina ezagutu genituen.

Larunbatean berriz, euskararen eguna ospatu zuen Irriherrik Oteitzan. Bertan, eguraldi onak lagunduta, 200 lagun elkartu ginen bazkaltzen eta jai giroan eman genuen egun osoa: zozketak, haurrentzako tailer eta jolasak, puzgarriak, ipuin kontalaria, kontzertuak, batukadaren girotzea … Ezin ahaztu, ongi pasatzea eta aldarrikatzea uztartzen zirela jai honetan eskari bikoitza eginez: Udalei batetik eta Nafarroako Legebiltzarrari bestetik. Entzunen al dute! Honek denak Diario de Noticiasen bi albistetan izan du oihartzun (artikuluak gaztelaniaz), aldarrikapena eta jaiaren kronikatxoa.

Euskararen eguneko egitarau oparoaren baitan hainbat eragilek antolatutako Euskaraz Bizi Nahi Dut oztopo-lasterketak ditugu. Hauetan adin guztietako 95 parte hartzaile izan genituen eta argazki sorta ederrak utzi zizkiguten haur zein helduen oztopo-lasterketek. Datozen egunotan lasterketa hauen bi argazki galeria argitaratuko ditugu, adi egon beraz!


Ipuin sorta

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Argazkiak, EHE, Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Garean, Irriherri, Mintzakide, Multimedia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s