Jose Mª Carrere “Maitasunaren arbola” Ipuin pre-erotikoak. Ostegunean Lizarran.

Ipuin pre-erotikoak
(Lizarrako liburutegian, urriak 17, ostegun honetan 19:30ean)

Egiptiarren jainkoaren eskua; Eros, Afrodita; Adan eta abar, Arbolaren zuloa; “tamainaren auzia”; gozamen bakartia; maitasun debekatuak; zahartzaroa…

Mitologiatik kontu zaharretara munduko kultura guztietan sexu kontuak agerpen esanguratsua izan dute. Pertsonen sorrera azaltzeko, harreman debekatuak azaltzeko, samurtasuna, maitasuna, grina, eta beste hainbat kezka eta gogoeta azaltzen dira ipuin askotan. Tabuak, jokaera debekatuak, desira ezkutuak, denak du bere lekua kontakizunetan. Izan ere, sexu harremanak ez dira bide bakarrekoak, anitzak eta, askotan, ulergaitzak jendarte bateko kidea ez denarentzat. Baina guztietan sexu harremanak pertsonen arteko harremanen isla baino ez dira, jende humanoaren existentziaren gaineko gogoetaren parte baino ez “Maitasunaren Arbola Ipuin pre-erotikoak” ipuin ikuskariak ibilbide bat proposatzen du munduko kultur ezberdinen mitoak eta ipuinen barrena, sexua kontuak ahoan. Geroago, askoz ere geroago, erotismoaz hitz egiten hasi zen.

Zaila zaigu ordea, erotismoa zer demontre den definitzen, horregatik hitz egin dezagun sexuaz; erotismo aurreko ipuinak entzun ditzagun, ipuin pre-erotikoak.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut, Garean atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s