“Oso ona da jendea ezagutzeko eta euskara zabaltzeko”, Mintzakideei elkarrizketa

Mintzakide taldea

Mintzakideren izen emate kanpaina zabaldu dela eta, Lizarrako mintzatalde bat elkarrizketatua izan da honen esperientziak ezagutzeko asmoz. Horrela, Okoko Maria, Antzingo Patxi, Abartzuzako Alizia eta Lizarrako Amaia astero ordu batez zerk batzen dituen jakin nahi izan dugu. Egunkarian elkarrizketa irakurtzeko klikatu hemen.

Mintzakide proiektuaren 6. ikasturtea abiatu berri da gure eskualdean (Lizarraldea eta Izarbeibar) eta izena emateko garaiz zaudete, animatu eta jarri harremanetan gurekin. Zalantzarik baduzue zer den Mintzakide, ikusi 2012-2013 ikasturteko bideo-laburpen hau. Gogoratu baita ere, euskaraz eroso egiten duzuenok zeregin garrantzitsua duzuela, Mintzalaguntzaileak izan.

ELKARRIZKETA
“Oso ona da jendea ezagutzeko eta euskara zabaltzeko”

Super mintzakideak
Ohitura aldatzea kostatzen da, harreman berriekin errazagoa egiten zait

Mintzakide proiektuaren 6. ikasturtea abiatu den honetan talde batekin izan gara esperientzia hau hobeki ezagutzeko asmoz. Euskararen mundura nola hurbildu diren eta Mintzakidek zer eskaintzen dien galdetu diegu.

Urria hastearekin batera, Mintzakideren izen emate kanpaina zabaldu da. Hori dela eta Okoko Maria, Antzingo Patxi, Abartzuzako Alizia eta Lizarrako Amaia ezagutu nahi izan ditugu. Institutuan irakasle, estudio batean arkitekto, Iruñean Nafarroako Gobernuan eta kanpin batean lan egiten dute laurek, bi gainera ama dira. Hain ezberdinak izanik ere, astero ordu batez kafe edo garagardo baten inguruan elkartzeko motibo on bat dute: euskaraz aritzeko nahia.

Zerk motibatu dizue euskara ikastera?

Maria: egia esan lagun batek animatu ninduen, euskal giroan murgildu eta oso gustora sentitu nintzen; horrek lagundu zidan aurrera jarraitzen. AEK eta barnetegiren bat eginda C1 titulua eskuratu dut.
Amaia: ez dakit nondik hasi. Etxean hiru anai-arreba gara, ni zaharrena. Haiek ikastolan ikasi zuten, nik ez. Nik uste dut euskara gure hizkuntza dela eta horregatik hasi nintzen ikasten. AEKn lehenik, gero barnetegia, eta orain NAPIn nago B2 maila egiten.
Patxi: niri hizkuntzak gustatzen zaizkit. Euskal abizenak ditut, euskal toponimiaz inguratuta bizi nintzen baina ez nuen euskara ezagutzarik. Hortaz, euskara ikastea erabaki nuen eta gehienbat nire kabuz egin dut.
Alizia: nire kasuan harreman nahiko sentimentala izan dut beti euskararekin, gainera asko gustatzen zaizkit hizkuntzak. Orain lau urte euskara birziklatzea egiten hasi eta irailean C1 eskuratu dut.

Aukerarik ba al duzue euskara erabiltzeko?

M: aukerak egon badaude, baina gure harremanetan ez dugu ohitura hori eta aldatzea oso zaila egiten zait. Ez naiz ausartzen eta lotsa ematen didanez, gehienetan erdarara jotzen dut. Egunerokotasunean erabiltzeko pausoa ematea kostatzen zait.
Al: normala da, hizkuntza guztietan gertatzen da. Zaila da naturaltasunez egitea eta lotsa kentzea.
P: nire ezagunen artean ere ez dago euskaldun askorik baina aukera guztiak probesten saiatzen naiz, lotsarik gabe.
Am: nik aukerak baditut, baina ez ditut erabiltzen. Lotsa handia ematen dit, erosoago zait erdaraz egitea.

Orain urtebete ez zenuten elkar ezagutzen edo ia, zer aldatu da ordutik hona?

P: zuek biok C1 titulua eskuratu duzuela! (kar! kar!)
M: Patxi eta biok lehendik pixkat elkar ezagutzen genuen baina gaztelaniaz aritzen ginen, orain aldiz euskaraz egiten dugu.
Al: Mintzakiden harreman berriak sortu ditugu. Hauek hasieratik euskaraz egitean, errazagoa da euskaraz mantentzea.
Am: bai, nik bikotea euskalduna izan arren ohitura aldatzea kostatzen da, harreman berriekin errazagoa egiten zait.

Mintzakidek balio al dizue euskara gehiago erabiltzeko? Jendea proiektura animatuko zenukete?

M: nire kasuan beharrezkoa da, ikasi dudan guztia mantentzeko bada ere.
P: nik ere oso balorazio baikorra egiten dut. Lizarrara bizitzera etorri berri naiz eta ez dakit nor den euskalduna, programa honekin euskaldun gehiago ezagutzen ari naiz.
Al: hizkuntzari zentzu berria ematen zaio herrian, ez bakarrik arlo teorikoan. Kafe bat, garagardo bat hartzen … egindako esfortzuari erabilpen praktikoa ematen diogu.
Am: niri polita egiten zait euskaraz astero egitea, bestela ez nuke egingo. Aukera oso ona da jendea ezagutzeko eta euskara zabaltzeko.
M: bai, gakoa da harremanak sortzea.

2012-2013ko Mintzakide Lizarraldean eta Izarbeibarren:

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut, Mintzakide atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s