Mintzakideak kobazuloak bisitatzen: kronika eta argazkiak

Inurriturrira sartzear

Igande honetan Lizarbeibarreko Mintzakideren jarduera osagarriekin hasi gara. Oraingoan 20 lagun aritu gara Urbasako lurrazpiko altxorrez gozatzen, hain zuzen ere Noriturri eta Ostoleze kobazuloak bisitatzen. Hasiera batean Larraona gaineko Baso Sorginduan paseatzeko asmoa bagenuen ere, azkenean berandutu egin zaigu eta beste baterako utzi behar izan dugu. Ondoko lerrootan igande goizean egindako txangoaren argazki-kronikatxoa duzue, on egin!

Txangoko 16 lagun Lizarratik abiatu ginen goizeko 10:15 aldera, bertan Lizarrako hiru mintza-talde zeuden ordezkatuta: Pintxo-pote taldea, Ikastolako guraso-talde bat eta asteazkeneko beste mintza-talde bat. Urbasako aparkalekuan Ameskoako beste lau lagunekin genuen jarrita hitzordua eta bertan egin dugu eguneko plana. Aurrena Noriturri bisitatuko genuen.

Lizarrako kiroldegitik abiatzearNoriturriren sarreran

Noriturrira bertaratzean joandako Mintzakideen izenak ikasteko jolasa egin genuen eta ondotik, leizearen sarrerara jaitsi gara. Hasiera zaila izan dugu, arroka solte andana baitzegoen zoruan baina berehala lurrazpiko erreka baten ubidera iritsi gara eta zorua lautu egin da. Bertan estalaktita eta estalagmitez gain, antzinako ibaiaren korronteek sorturiko ganbara ederrez gozatu ahal izan dugu, sabaian kupula borobil-borobilak, igerilekuak egiteko aproposak diruditen Gour handiak …

barrura!erreka arrastoak

Eta, leizearen bukaerara iritsita geundelakoan, pixka bat makurtu eta arrastaka azken areto batera iritsi gara.

zaltasunakzailtasunak

Noriturrirekin amaituta eta etortzean baino pixka bat zikinago, Ostolezera abiatu gara. Bertan hamaiketako goxoa hartu eta gero eskaileretan behera abiatu gara. Ostolezeren sarrerak aldapa gogorra izanik eskertu egiten dira eskailera hauek. Kobaren zorura iristean erreka txiki bat jarraitu dugu eta desbideratu ondoren areto nagusira bideratu ditugu oinak. Eta, bertan, hara! Ezustekoa! Ostoleze edertzen zuen lakua ia erabat lehor zegoen. Dena den, eta areto ederra izanik, alboetako bidexka eta zuloetan barrena mugitu gara gune bitxi bezain ederrak topatuz.

Ostolezera sartzenOstolezen behera

Azkenik, 9 lagun Artazako kanpinean bazkari goxoa hartu genuen eta bertan eguneko pasadizoa suertatu zen. Halako batean, bazkaltzen ari ginela, batek, ikaratuta, zera oihukatu zuen “aiiiiiii! avispa bat!” eta bere pareko mintzalagunari, ikarari muzin eginda, barru barrutik atera zaio “liztorra” (krisi momentutan zuzentzeko gai dela erakutsi zuen…). Biktima errukitsuak, izua gainetik kendu ezinda, berehala zuzendutzat eman du bere burua “bai! avisporroak pikatu dit!“. Jakina, barreak Urbasan ere entzun zaizkigu!

janasaunak

Eta azkenik, kanpinera buelta bat eman diogu eta hurrengo plana proposatu dute bi Mintzakidek: bertako sauna finlandiarrak. Argazki galeria osoa ikusteko klikatu hemen.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Argazkiak, Euskaraz bizi nahi dut, Mintzakide, Multimedia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s