Udaltzainen lan deialdiak eta euskara. Lizarra eta beste Udalak.

Irutxuluko hitzan Udaltzainak
(Irutxuloko Hitza-tik hartutako argazkia)

Lizarrako Udalean “Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat barne igoeraren bidez mailaz igota betetzeko lehiaketa” deialdia NAO 206 (2013ko urriaren 24a) argitaratu zela probestuz, deialdi hauetan euskarak duen tartea aztertu dugu apur batean. Hizkuntzak jakiteagatik gehienez 21,90 puntu onartzen ditu deialdiak eta baloratzen dituen hizkuntzak euskara, frantsesa, ingelesa eta alemana dira. Euskarari 6,90 puntu onartzen dizkio gehienez eta bestelakoei 5na puntu.

Bestelako antzeko deialdiei so eginez (udaltzainen lan postu deialdiak izan edo barne igoera izan) Hizkuntza politika ezberdinak topa ditzakegu Eremu Mistoa eta Ez Euskalduna delako Udaletan. Laburbilduz:

Euskara baloratu, baina alemana, ingelesa eta frantsesaren pareko. Lizarran 6,9 euskarari eta 5 puntu besteei (2013ko urriaren 24ko NAOn), Iruñean (2006ko urriaren 11ko NAOn) 5,25 euskarari eta 5 besteei, Eguesibarren (2013ko urriaren 11ko, NAOn) 2 euskarari eta 5 besteei, Tafallan (2013ko irailaren 6ko NAOn) …
Euskara ezinbesteko izatea. Antsoainen (2009ko urriaren 19ko NAOn, bi lan-deialdi eta batean euskara derrigorrezko egin, bestean euskara ez baloratu), Atarrabian (2011ko abenduaren 22ko NAOn, B1 maila eskatzen zen) …
Euskara meritu izatea beste hizkuntzen neurrira jarri gabe. Zizur Nagusia (2012ko apirilaren 4ko NAOn, 6 puntu euskarari)
Hizkuntza eskakizunik ez egitea. Barañain (2011ko irailaren 4ko NAOn)
Barañaingo mugako kasuak TAN-en oihartzuna izan zuen, horrela 2011kan Barañaingo Udaleko plantilla organikoa bertan behera utzi zuen. Bestetik, euskara Europako beste hizkuntzen pare uztean, honen garrantzia lausotzeko erabaki interesatua dugu. Ezin badugu euskara desagerrarazi, atzerriko hizkuntzei balore bera eman diezaiogun.

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Udaltzainen lan deialdiak eta euskara. Lizarra eta beste Udalak. -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: Euskaldunok, euskara eta Udala Lizarran 2014ko hasieran – 2 | EHBildu Lizarra

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s