Uxue Alberdi ostegunean Lizarran: “Bertsolaritza, begirada feminista bat”

Uxue AlberdiDatorren ostegunean Uxue Alberdi bertsolari eta idazle elgoibartarrak “Bertsolaritza: begirada feminista bat” hitzaldia eskainiko du Lizarrako Gure Izkuntza elkartean. Ostegun honetan, azaroak 14, 19:30ean. Antolatzaileak, Udal Euskara Batzordea, Garean eta Gure Izkuntza elkartea.

Bertsolaritza mundua oso arrotza izan da emakumeentzat orain dela gutxi arte. Asko dira unibertso horretan lehenengo urratsak eman dituzten emakumeek gainditu behar izan dituzten aurreiritziak eta trabak. Emakumeen presentziak gora egin duen arren, oraindik ere bide luzea gelditzen da.

Gero eta gehiago dira bertso eskoletan ari diren neskak, bertsolari gazteek ez dute topatzen hasierakoek hautsi behar izan zituzten hormak, plazetara gero eta emakume gehiago hurbiltzen dira, baina kulturalki hain gizonezkoa izan den mundu horretan emakumeak bide propioa bilatzen ari dira, gizonezkoena jarraitu gabe gai, kode, modu eta perspektiba propioa dituena.

Interesgarriak dira oso gai honen inguruan Uxue Alberdik planteatzen dituen galderak: Zein da egun emakume bertsolariek bizi duten errealitatea? Aurrez egituraturiko bertsolaritza moldean eroso sentitzen dira? Badute euren molde propioa garatzeko modurik? Nolakoa zatekeen bertsolaritza emakumeek garatu izan balute? Zeintzuk dira emakumezko bertsolarien erronkak? Zer dute eskaintzeko? Zer borrokatzeko? Diskurtso feministak zer on eman diezaioke bertsolaritzari?

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut, Garean atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s