Manifestua eta hitzorduak. Euskaraz bizi eta ikasi herri ekimena.

Logoa

Euskaraz bizi eta ikasi plataformak bere lehendabiziko urratsak ematen ari den honetan, oraingo honetan euskaraz ikasteko eta bizitzeko eskubidearen aldeko manifestua dakarkizuegu. Bestetik, datozen hitzorduak ere aurreratu dizkigute: Azaroaren 28an, 12:00etan Iruñean, prentsaurrekoa eginen da (agerraldian parte hartzerik duenak azaroaren 20a baino lehen jakinarazi behar dio Zangotzako Joneri 676-678-970, asteazken hau azken eguna beraz). Azkenik, abenduaren 14an Tafallan eginen den manifestaziora gonbita egitea besterik ez dago.

Ondoko lerrootan Euskaraz bizi eta ikasi nahi dut plataformatik helarazi duten gutuna. Bertan manifestua sinatzera eta datozen hitzorduetara deitzen dute:

Kaixo, lagun

Nafarroako Gobernuak izendatutako “eremu ez euskaldunean” herritar kaltetuak elkartu gara eta Euskaraz Bizi eta Ikasi Herri Ekimena sortu dugu.

Asko dira Euskararen Legea sortu zutenetik egindako ekimenak legea aldatzeko. Guk ekimen horiei segida eman eta plataforma sortu dugu gure haurren euskaraz ikasteko eskubidearen alde egiteko

Herri Ekimena sortu berria den arren, adostu dugun lehenengo erronka ez da batere makala. Euskararen Legearen urteurrenaren bezperan manifestazioa eginen dugu Tafallan euskaraz bizi eta ikasteko eskubidearen alde. Nafarroako Gobernuari zein jendarte osoari gure helburua argi eta garbi erakutsi nahi diegu ekimen honekin. Mezua eta aldarrikapena jasotzen duen manifestua idatzi dugu, erantsitako dokumentuan duzuena.

Plataforma hau sortu berria da eta dinamika zein bide oparoa izan dezan nahi dugu, horretarako herritar zein eragileen babesa behar dugu. Horregatik, ekimen honi zuen babesa ematea eta manifestua sinatuz manifestaziorako deialdiarekin bat egitea eskatzen dizuegu.

Euskaraz Bizi eta Ikasi Herri Ekimenaren aurkezpena eta manifestazioaren deialdia azaroaren 28an egingo dugu, eguerdiko 12:00etan Iruñean. Prentsaurreko horretan zuek gurekin egotea nahi dugu.

Besterik gabe, eskerrik asko eta ia aurrerantzean ere bidelagun zaituztegun.

Oharra: manifestua sinatuko duzuen eta agerraldian parte hartuko duzuen azaroaren 20a baino lehen jakin behar dugu.

Ekimenean Artaxoa, Noain, Larraga, Lodosa, Zangotza, Bilatorta, Lizarra, Mendigorria eta beste herri batzuetako lagunak biltzen gara, eta hedatzeko asmoa dugu. Gainera ateak zabalik ditugu parte hartu nahi duten guztientzat.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Manifestua eta hitzorduak. Euskaraz bizi eta ikasi herri ekimena. -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: Manifestazioa Tafallan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko : Aldaba

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s