Txokolipuinak, Xabi Lopez eta irrati-antzerkia

Cafe Bilbao saria jasotzen
(Xabi Lopez, Piztu gabeko zigarroa obrarekin, Pako Aristi, Azken neuronaren heriotza, eta Victor Iriarte, La esquela, Cafe Bar Bilbao 2010eko Teatro Laburreko Gidoien Sariketan. Argazkia: Karolina Almagia)

Bihar bertan, ikasturteko hileko azken asteazken guztietan bezala, Txokolipuinen saioa izanen dugu Lizarran. La Bota Elkartean eta 18:00etan hasita lehen mailako ipuin kontalariek haurren (Haur Hezkuntza 3 eta Lehen Hezkuntza 1-2) arreta erabat bereganatzen dute ordu betez, honen erdian txokolatolgi askaritxoa izanik.

Gaurkoan gainera, aitzakia ederra dugu ipuin kontalaria aipatzeko: Lizarrako Xabi Lopez. Lehen ere bere antzerkigile ibilbideari buruz aritu izan gara blog honetan. Oraingo honetan ere, datorren ostegunean jasoko duen sari berri bat iragartzera gatozkizue: Gasteizko Udalak antolatutako Carlos Pérez Uralde irrati-antzerkiaren lehiaketaren lehen saria irabazi baitu euskarazko atalean.

Carlos Pérez Uralde irrati-antzerkiaren euskarazko lanen atalean finalerako sailkatu ziren bi lanak honako hauek izan ziren: Lizarrako Xabier Lopez Askasibarren With a little help from my friends eta Bilboko Galder Perezen Bertso Larria. Lan finalista hauek, gaztelaniazkoekin batera, urriaren 14tik aurrera entzungai izan dira EITBko irratietan eta eitb.com-en.

Xabi Lopezen With a little help from my friends entzungai ondoko estekatan: lehen atala, bigarren atala, hirugarren atala, laugarren atala eta bosgarren atala. Atal bakoitza bost bat minutukoa dugu. Azaroaren 28an Gasteizko Antzokian antzeztuko dute With a little help from my friends Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barruan.

Luxua dugu Txokolipuinetan horrelako sortzaileekin aritzeko aukera izatea.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut, Garean atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s