Ostiraleko bertso afarirako txartelak agortuta. Bertsolariak: Erika Lagoma eta Nerea Elustondo

Bertso afaria

Orain aste eta erdi jarri ziren eskuragarri bertso afarirako txartelak eta atzo bertan amaitu ziren. Datorren ostiralean, Ander Deuna azoka asteburuan, eta jaki gozoez hornituta (Menua: sarrerakoak, entsalada, txerrikume errea eta azkenburukoa -barazkijaleentzako aukera ere bada, aldez aurretik abisatu 672 050 155an-), 55 lagunek Lizarrako Gure Hizkuntza elkartean bertso saio ederra izanen dugu 21:30etik aurrera.

Ormiruditan azaltzen ez genuen arren, bada momentua etorriko diren bi bertsolariak aurkezteko: Erika Lagoma nafarra eta Nerea Elustondo legazpiarra. Biak ala biak Lizarran aritutakoak dira, Erika bertso-afariren batean eta Nerea orain gutxi egindako mintzaldi batean (Bertsolaritza eta emakumea gai zituena), eztitugu beraz ezezagunak gurean. Gainera, aipatzeko detailea, bi emakume ditugula bertso-afarian; arrunta izaten da bi gizon edo emakume-gizon bikotea osatzea baina ez da hain ohikoa bi emakume izatea, ziur harrituko gaituztela!

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau EHE, Euskaraz bizi nahi dut, Garean atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s