Hiru lizarratar Berrian: golegilea, antzerkigilea eta historiazalea

Berria: euskarazko antzerkigintza
(Berriaren argazkia, argazkipress-ek aterea)

Azken asteotan Lizarrako hainbat lagun agertu zaizkigu Berria egunkarian egindako artikulu edota elkarrizketatan. Ezin asmatu nola edo noiz honen berri eman eta “Ona, itsusia eta gaiztoa” bezala, hirurak film ezinezko batean elkartzea erabaki da. Berrian agertzen lehena Ricardo Ros hirikidea izan genuen, historiazale eta txanponzale amorratua, liburu mardula argitaratu berritan elkarrizketa luzea eskaini zion Berriak: “Erresumaren txanponak“. Handik gutxira Oier Sanjurjo izan genuen protagonista, azkenaldian sartutako golek lekua ireki zioten artikulu zabal batean Berrian: “Ezusteko golegilea“. Euskalduna bera. Azkenik, gaurko Berrian tartea topatu duena Xabi Lopez antzerkigilea izan dugu, datorren asteburuan Berriozarren izanen den euskal Antzerkizale Egunaren berri emateko prentsaurrekoan: “Euskarazko antzerkigintzaren aldeko aldarria, Nafarroan“. Artikulu honetakoa da albistea zabaltzen duen argazkia.

Eta, blog-sarrera hau “Ona, itsusia eta gaiztoa“rekin zabaldu badugu, zuen esku uzten dugu orain asmatzea “golegileak, antzerkigileak eta historiazaleak” zer nolako papera beteko luketen ezinezko film honetan.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina