Txosten-tesi berri bat azaleratu da: “euria eta abertzaleak bat eginda Nafarrrrroa bereganatu nahi”

hau da hau!
(Euria abertzaleen aliatu, Gobernua bitartean potro jorran beste norabaitera begira!
hiritar konprometitu bat)

Azkenaldian txosten famatu batek (edo azkenean “tesi” bat ote zen) nafarrrrak aztoratu gaitu eta guraso sentiberak kezkatu. Ondotik ikusi ahal izan ditugu egunkari entzutetsu eta serioen azaletan izenburu dotoreak, adibidez, D ereduko irakasleak, pederastak eta ETArrak (abertzaleak?) maila berean jartzen zituenekoa.

Orain gutxi baina, gure blog xume honek esklusiba baten berri izan du, Estatuko aparatuen estoldatik txosten berri bat agertu da eta ondorio argi bakarra uzten digu ikerlan sakon eta argibide zientifikoz bete honek: Nafarrrroako plubiometroen datuak eta herri horietan abertzaleek eskuratzen dituzten bozak elkar erlazionaturik daudela! Hemendik, hiritar anonimo konprometitua naizen heinean, berehalako erantzuna eskatzen … ze eskatzen, exijitzen diet agintariei, estazio plubiometriko guztiak ixteko! Argi baitago Nafarrrroa bereganatu nahi dutenen tresna maltzurrak direla.

Aldi berean eta, aurreneko txostenarekin kezkatuta, asteazken honetan, hau da, bihar arratsaldeko 18:00etan Antoniutti parketik abiatuta egitekoa den manifestazioa debekatzeko exijitzen dugu. Bertan eskatuko baitute gure seme-alabentzako pederastak eta ETArrak irakasle izatea.

manifestazioa

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

4 erantzun Txosten-tesi berri bat azaleratu da: “euria eta abertzaleak bat eginda Nafarrrrroa bereganatu nahi” -ri

  1. Rakel-k dio:

    ja ja ja oso ona!!!!

  2. lizarbeibar-k dio:

    Bizitza lau egun dira … ahal den heinean diberti gaitezen!

  3. amaiur-k dio:

    ona, ona! denaden, atrebentzia ezpada, “subjektu sozialki arriskutsuen” zerrenda horretan gozogileak gehituko nituzke, merenge-gintzan espezializatutakoak batizpat…

    http://www.noticiasdenavarra.com/2013/12/18/politica/navarra/barcina-presume-en-madrid-de-haber-logrado-frenar-la-matriculacion-en-euskera-promocionando-el-ingles

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s